Aurrekontu Orokorrak
Gobernuak neurri sorta berri bat onartuko du astelehenean Irango gerrari aurre egiteko
Gobernuaren nahia da herritarrak eta enpresa-sarea Ekialde Hurbileko gatazkak eragindako inpaktu ekonomikotik babestea. Halaber, 2027ko Aurrekontuen oinarri izango den koadro makroekonomikoa aurkeztuko du.
Sanchezek 6.200 milioi euroko inbertsioa iragarri du dependentziaren alorrean
Neurriak 1,6 milioi pertsonari eragingo die, eta diru-laguntzak handitzea ekarriko du. Dekretu bidez onartuko du Espainiako Gobernuak.
Sanchez, aurrekontuen harira: "Negoziatuko dugu, eta erabakiak hartu behar badira, hipotesi horiek ematean hartuko ditugu"
Espainiako Gobernuko presidenteak berretsi du kontu publikoak aurrera ateratzeko negoziatuko duela, eta adierazi du erabakiak "hipotesi horiek gertatzen direnean" hartuko direla; Exekutiboko iturriek, berriz, azpimarratu dute asmoa legealdia agortzea dela, eta testuinguru honetan baztertu egin dute aurten hauteskundeak deitzea.
2027ko aurrekontuak aurkezteko izapideak abiatu ditu Espainiako Gobernuak
Elkarrizketarako "eskuzabaltasuna, erantzukizuna eta konpromisoa" eskatu dizkie Espainiako gobernuburuak Kongresuko taldeei, eta bereziki zuzendu zaie Euskal Herriko eta Kataluniako alderdi independentistei eta nazionalistei.
Cuerpo: "Espainiako Gobernuak aurrekontuak onartu nahi ditu, eta horretarako bizkorrago ari gara lanegiten"
Radio Euskadiko Boulevard saioan egindako elkarrizketan, Carlos Cuerpo Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa ministroak, adierazi duenez, Espainiako Gobernua "buru-belarri ari da lanean 2026ko aurrekontuak prestatzeko, lehenbailehen aurkeztu ahal izateko".