Aurrekontu Orokorrak
2022/11/25 - 15:30
Pedro Sanchezek Parlamentuko gehiengoa sendotuta ekingo dio hauteskunde urteari
Sedizioa, aurrekontu orokorrak eta aparteko zergak gehiengo zabalarekin onartu zituzten atzo gauerdira arte luzatu zen plenoan.
2022/11/24 - 19:27
Legealdiko azken aurrekontu orokorrak onartu ditu gehiengo zabal batek aldeko 187 botorekin
2023rako aurrekontu proiektuak PSOE, Unidas Podemos, EAJ, EH Bildu, ERC, PDeCAT, Coalicion Canaria, Mas Pais, Compromis eta PRC indar politikoen babesa izan du.
2022/11/24 - 15:23
2023ko aurrekontuak gehiengo zabalarekin onartuko dira
Arratsalde honetan Diputatuen Kongresuan aurrekontuak bozkatuko dituzte. Sanchezen hirugarren eta azkenak izango dira, legegintzaldi honetan behintzat.
2022/11/24 - 08:53
Kongresuak gaur onartuko ditu Aurrekontu Orokorrak, EAJren, EH Bilduren eta gainerako bazkideen babesarekin
Hirugarren aldiz, kontuak aurrera eramateko babes nahikoa eskuratu du koalizio gobernuak.
2022/11/22 - 14:02
Kotizazio gabeko pentsioak % 15 igotzea eta alokairuen prezioaren igoera % 2ra mugatzea lortu du EH Bilduk
EH Bilduk Espainiako Gobernuaren adostu du kotizazio gabeko pentsioak % 15 igotzea datorren urtean, eta alokairuen prezioaren igoera % 2ra mugatzea 2023ko abenduaren 31ra arte.
2022/11/22 - 13:34
Babes sozialaren, pentsioen eta memoriaren arloetan akordioa lortu du EH Bilduk Espainiako Gobernuarekin
Mertxe Aizpuruak adierazi du kotizazio gabeko pentsioak % 15 igoko direla datorren urtean ere, eta alokairu errentak eguneratzeko % 2ko muga 2023 osoan mantenduko dela.
2022/11/20 - 15:30
EAJk Aurrekontu Orokorrak babestuko dituela iragarri du Aitor Estebanek
Jeltzaleek aurkeztutako zuzenketen % 70 onartu direla azaldu du Estebanek, eta ez du baztertzen gehiago izatea.
2022/11/11 - 13:33
EAJk 70 milioi euroko balioa duten 48 zuzenketa partzial sartu ditu Estatuko Aurrekontu Orokorretan
Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen bozeramaileak zehaztu duenez, negoziazioa "ez dago erabat itxita", eta, beraz, zuzenketa berriak egin nahi dituzte.
2022/10/31 - 17:37
Gipuzkoak 1.129 milioi euroko aurrekontuak aurkeztu ditu 2023rako, 2022an baino 87,6 milioi gehiago
Gipuzkoako Foru Aldundiak 2023ko aurrekontu orokorretarako proposatutako proiektuak zenbatekoaren % 8,41ko hazkundea suposatzen du aurreko urtekoarekiko.
2022/10/30 - 11:56
Pedro Azpiazu: ''Gaur egun, ez dugu Euskadin atzeraldirik ikusten''
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak adierazi duenez, Euskadik hazkunde ekonomiko sendoa du, balizko atzeraldiari aurre egiteko.
2022/10/27 - 22:33
Kongresuak atzera bota ditu 2023ko Aurrekontu Orokorrei aurkeztutako osoko zuzenketa guztiak
Espainiako Gobernuak adierazi du sedizio delitua aldatzeko lege proposamena eramango duela, Esquerrari erantzunez. Badirudi horrek Botere Judiziala berritzeko PPrekin egin beharreko negoziazioak hoztea ekarri duela. Sedizio delitua, hala, bete-betean sartu da, eztabaida politikoan.
2022/10/27 - 16:51
Zazpi osoko zuzenketak atzera bota ditu inbestidurako blokeak
Kongresuan, gaur ere aurrekontuen eztabaida da albiste, eta besteak beste EAJk eta EH Bilduk hartu dute hitza. Jakina da ez dituztela aurkeztu diren osoko zuzenketak babestuko, baina izan da zer esanik aurkeztu den aurrekontu proiektuaren kontra ere.
2022/10/26 - 15:32
Maria Jesus Monterok eskua luzatu dio 'mundu guztiari' Aurrekontuak negoziatzeko
"Zuzenketa partzialetan kontu publikoak hobetzeko eskua luzatzen dizuet", azpimarratu du, eta "ezezkoa erabakita dutenei" esan die espainiarrek ez dutela onartuko gaur egungo egoeran aurrekontu hauei bizkar ematea.
2022/10/24 - 13:13
EH Bilduk ez du Espainiako Aurrekontuen tramitazioa oztopatuko negoziatzeko bidea ikusten duelako
EH Bilduk ikusten du bidea Espainiako Aurrekontuak Gobernuarekin negoziatzeko eta horregatik erabaki du tramitazioari oztoporik ez jartzea eta osoko zuzenketarik ez aurkeztea, Mertxe Aizpurua EH Bilduren Kongresuko bozeramailearen arabera.
2022/10/21 - 16:23
EAJk akordioa lortu du Kupoa berritzeko, eta ez die osoko zuzenketarik egingo Espainiako aurrekontuei
EAJk ez die osoko zuzenketarik egingo Estatuko Aurrekontu Orokorrei, Kupoa berritzeko akordioa lortu ostean, Aitor Estebanek prentsaurrean jakitera eman duenez.
2022/10/21 - 16:10
Kupoa berritzeko akordioa lortu du EAJk, eta ez die osoko zuzenketarik egingo Espainiako aurrekontuei
Aitor Esteban Kongresuko EAJren bozeramaileak eman du akordioaren berri.
2022/10/21 - 15:38
EH Bilduk eta ERCk ez diete zuzenketarik aurkeztuko Sanchezen aurrekontuei
Koalizio independentistak eta kataluniarrek iragarri dute azkenean ez dutela aurkeztuko 2023ko Aurrekontu Orokorren aurkako osoko zuzenketarik, gobernuarekin dituzten negoziazioei tartea emateko.
2022/10/16 - 13:14
Matute: "Jarrera itxia ikusten badugu, baliteke aurrekontu orokorren aurkako osoko zuzenketa aurkeztea"
Oskar Matute EH Bilduren Kongresuko bozeramailearen ondokoak berretsi du Estatuko Aurrekontu Orokorrak negoziatzeko prest daudela, baina "beti" dagoela "osoko zuzenketaren aukera".
2022/10/15 - 19:36
Espainiak 10.500 milioi euroko diru-sarrerak iragarri dizkio Bruselari, energia-krisiari aurre egiteko
Gobernuak 2023ko Aurrekontu Plana bidali dio Europako Batzordeari. Plan horrek diru-sarreren eta gastuen bi agertoki ekonomiko aurreikusten ditu lehen aldiz.
2022/10/13 - 13:11
Mireia Zarate: ''Transferentziak bai ala bai bete egin behar dira, guk Estatuko aurrekontuak onartu edo ez''
"Beti pentsatu dugu egonkortasunerako akordioak onak direla eta aurrekontuetan horrela erakutsi behar da", adierazi du EBBren idazkariak ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan.