Senatua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elias Bendodo, ateak itxita PP egiten ari zen bileran: ''Oso litekeena da aurrekontuak egotea''

20241015205945_bendodo_
18:00 - 20:00
Elias Bendodo, ateak itxita PP egiten ari zen bileran: ''Oso litekeena da aurrekontuak egotea''
Bendodok foru aldundietako bozeramaileen, kabildoen eta PPko kontseilarien aurrean egindako hitzaldiaren zati bat zabaldu du nahi gabe Senatuak. Bideoan, Bendodok adierazi du Gobernua egoera larrian dagoela eta legealdia salbatzeko aukera bakarra duela, aurrekontuak, alegia.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hasi da hauteskunde kanpaina Andaluzian

Sevillan ekin die kanpainako ekitaldiei Alderdi Popularrak; Granadan, Alderdi Sozialistak. Moreno Bonilla PPko hautagai eta gaur egungo presidenteak gehiengo absolutua nahi du; ez du Vox nahi bere gobernuan. Jarraitzaileei botoa ematera joateko deia egin die, inkestek iragartzen duten gehiengo absolutua ziurra ez delakoan. Alderdi Sozialistaren hautagai Maria Jesus Monterok, berriz, inkestek iragartzen dizkioten emaitza txarrak irauli nahi ditu eta zerbitzu publikoen aldeko defentsan oinarritu du kanpaina.

REBEKA UBERA LAURA GARRIDO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Medikuen gatazkan esku hartzeko eskatu diote EH Bilduk eta PPk Osasun sailburuari

Medikuen grebaz aritu dira gaur, besteak beste, Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk medikuen lan-baldintzak hobetzeko mozioa eraman du ganberara, eta Rebeka Ubera koalizioko legebiltzarkideak Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari eskatu dio, fitxa mugitu eta neurriak hartzeko aferan.  Alderdi Popularreko Laura Garridok ere defendatu du Jaurlaritzak badituela eskuduntzak, medikuen egoera hobetzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X