Elkarrizketa Euskadi Irratian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Estebanen iritziz, behin Aurrekontuak onartuta, lege proiektuak "puntualak" izan beharko lirateke

Euskadi Irratian azaldu duenez, gerta liteke Aurrekontuak ez onartzea, baina "oso seinale txarra litzateke". "Kasu horretan, legealdia amaitutzat joko genuke", esan du.
Aitor Esteban EAJko diputatua
Aitor Esteban EAJko diputatua

Espainiako Gobernu berriaren jardunaren nondik norakoak izan ditu mintzagai Aitor Esteban EAJko diputatuak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan gaur, astelehenarekin. Estatuko Aurrekontuak onartzeko aukerei buruz galdetuta, onartu du gerta litekeela aurrera ez ateratzea, "oso seinale txarra" litzatekeela iritzita. "Kasu horretan, legealdia amaitutzat joko genuke", adierazi du. Zentzu horretan, nabarmendu du alderdi bakoitzak jakin behar duela "soka noraino tenkatu".

Sanchezen gidaritzaren inguruan esan du "legegintzaldi honetan ezin duela aurrekoan egindakoa errepikatu, alegia, kontuz ibili beharko dela lege proiektuekin. Behin Aurrekontuak onartuta, noizean behingoak izan beharko lirateke, nik neuk, behintzat, horrela hartuko nuke legealdia", azpimarratu du.

Lege dekretuak eztabaidatzeko denbora gehiago ere eskatu dio, eta alderdien aldetik espero du jokabidea aldatzea. "Inbestiduraren aldeko apustua egin dutenek orain bultzada eman beharko liokete Gobernuari", xehatu du.

Lan hitzarmen autonomikoen aferari buruz, Estebanek ziurtatu du Europak agindutakoa bete beharko duela Espainiak, osterantzean EAJren botoa galduko dutelako.

"CEOEri Espainiako Enpresaburu Elkarteen Konfederazioari ez zaio gustatu neurria, baina Parlamentuan ez du botorik; EAJk, aldiz, bai. Guretzat ezinbestekoa da autonomia hitzarmenen lehentasuna, eta horrelakorik ezean, ez dugu baiezkorik emango", erantsi du.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X