Hamar enpresak Tubos Reunidosi buruzko informazioa eskatu dute, konkurtso-administratzaileak jakinarazi duenez
Tubos Reunidos enpresaren konkurtso-administrazioak jakinarazi du hamar bat interesdun aurkeztu direla enpresa erosteko edo haren inguruan eskaintzaren bat egiteko. Hala helarazi dio administrazioak Trapagarango lantegiko langile-batzordeari, baina ez du zehaztu interesa enpresaren jarduerari buruzkoa den ala ekoizpen-unitate osoari dagokion.
Kontsultatutako iturri sindikalen arabera, konkurtso-administratzaileak adierazi die Trapagarango lantegiak "ekoizpena azarora arte nahiko bermatuta" duela.
Irailera arte
Eskaintzen egileak nortzuk diren ez da jakitera eman, prozesuaren konfidentzialtasuna dela eta. Gainera, uste dute irailera arte ez dela horren gaineko informaziorik plazaratuko.
Edonola ere, azaldu dutenez, interesdun horiek egotea ez da harritzekoa, azken boladan zurrumurruak eta mugimenduak ugariak baitziren. Hala ere, sindikatuek nabarmendu dute bitartean langileek ziurgabe jarraituko dutela.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak Benta Berriko 510 etxebizitza erosi dizkio Blackstone funtsaren filial bati, horien babes publikoari eusteko
Langile bat hil da, Bilboko Portuan dagoen enpresa batean lanean ari zela