Ontzi nautiko elektriko eta deskarbonizatuak sortzeko industria-sektorea izango du Euskadik
Proiektuak 71 lanpostu sortuko ditu zuzenean, eta 120 inguru zeharka. Dena ondo bidean, hiru urteren buruan oso-osorik Euskal Autonomia Erkidegoan diseinatu eta fabrikatutako ontzi elektrikoen belaunaldi berri bat merkaturatuko da nazioartean.
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua, Lasai enpresak ekoitzitako ontzi elektrikoan. Irudia: EFE
Eusko Jaurlaritzak ontzi nautiko % 100 elektrikoak eta deskarbonizatuak ekoitziko ditu hurrengo hiru urteetan, Euskadi itsas mugikortasun jasangarrian Europako eredu bihurtzeko. 36 milioi euroko inbertsioarekin, itsas elektrifikazioko teknologia aurreratuetan oinarrituta, gaitasun teknologiko eta produktibo berriak sartuko ditu ontzigintzaren eta nautikaren sektorean. 71 lanpostu zuzen eta zeharkako 120 sortuko ditu; guztira, 191 enplegu berri.
Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak “Zero Emissions Marine Boat” proiektu eraldatzailea aurkeztu du astelehen honetan Abrako Itsas Klubean (Getxo), Euskadi 2030 Industria Planaren esparruan sortutako seigarren proiektua.
Proiektua Bizkaiko Lasai enpresak gidatuko du, zero emisioko aisialdiko itsasontzien diseinuan eta fabrikazioan erreferentea denak, eta EAEko 6 enpresa txiki eta ertainez osatutako balio-kate industrial berri bat bultzatuko du, Euskal Herriko Itsas Foroa klusterraren laguntzarekin. Gainera, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragile nagusiak inplikatuko ditu, Tecnalia eta CIC energiGUNE buru direla.
Garikoitz Telleria Lasairen CEOaren hitzetan, "merkatu-segmentu berri bat sortzen ari gara, zero emisioko aisialdirako ontziena. Erreferenterik gabeko erronka bati aurre egiten ari gatzaizkio, eta horrek ontzi eraginkor eta jasangarriak ekarriko ditu. Gainera, ekoizpenak itsas mugikortasuneko beste beharrizan batzuetara hedatzeko aukera emango du, hala nola salgaien garraiora, arrantzara, portu-zerbitzuetara eta bidaiarien garraiora, eta horrek eragin biderkatzailea izango du".
Proiektua 2026tik 2028ra bitartean garatuko da. Aldi horretan, ontzien diseinu teknologikoa egingo da, eta energia-sistemen eta sistema digitalen garapena burutuko da, prototipoak fabrikatuko dira eta itsasoko probak egingo dira. Prozesua amaitzeko, EAEn oso-osorik diseinatu eta fabrikatutako ontzi elektrikoen belaunaldi berri bat merkaturatuko da nazioartean.
Zure interesekoa izan daiteke
Volkswagenek 50.000 lanpostu gehiago murriztuko ditu, erdiak Alemanian eta gainerakoak Europan
Volkswagen taldeak krisia bizi du, Txinako fabrikatzaileek Europan lehia gogortu, Txinan salmentak jaitsi eta AEBko muga-zergen ondorioz.
Lehorteak kaltetutako nekazarientzako laguntzak iragarri ditu Frantziak
Nekazarien ordezkariak datorren astean bilduko dira Frantziako Nekazaritza Ministerioarekin, euren eskaerak helarazteko. Lehortearen eta beroaren eragina arlo ekonomikoan nabaritzen ari da, baina baita fisikoan eta mentalean ere.
Ardogile bat hil da Lantziegoko upategi batean izandako istripuan
Ezbeharra 12:20 aldera jazo da, eta gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute beharginaren bizia salbatu.
Zaballako sei funtzionariok kea arnasteagatik izandako lesioak "prebentzio gabezi larrien" ondorio izan ziren
ELAk jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzaren txosten batek "kausa-ondorio erlazio argia ezartzen du Administrazioaren omisioen eta lan-istripuaren artean".
Zerga-erreforma berriak langileen artean desberdintasunak ekarriko dituela salatu du ELAk
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak kritika gogorra egin dio EAJk eta PSEk aste honetan iragarritako zerga-erreformarako akordioari, enpresen mesedetarako egin dela esanez.
Sanchezek AAren inguruko “itun nazional handia” sustatuko du eragile sozial eta politikoekin
Hitzarmenak trantsizioari aurre egiteko beharrezko elementuak ezarri nahi ditu, besteak beste, lan-merkatuan, erregulazio teknologikoan, inbertsioetan eta finantzaketan.
Tubos Reunidos erosteko eskaintzak aurkezteko epea luzatu du konkurtso-administratzaileak
Enpresa erosteko interesa omen dute hainbat eroslek. Hortaz, irailaren 30era arte luzatu du enpresaren informazioa eskuratzeko epea, eta urriaren 7ra arte eskaintzak aurkeztekoa.
Medikuen sindikatuek greba mugagabea egitea erabaki dute
Oraindik ez da zehaztu noiz eta nola egingo duten protesta. Dirudienez, iraila baztertu dute greba egiteko. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak mobilizazio-deialdiarekin bat egingo du, orain arte bezala.
Langabezia % 2,36 igo da Nafarroan eta % 1,19 Euskadin abuztuan
Langabezia-tasa % 1,19 igo da Araban (210 pertsona gehiago), % 1,13 Bizkaian (677 pertsona gehiago) eta % 1,32 Gipuzkoan (371 pertsona gehiago). Nafarroan, % 2,36 igo da (681 langabe gehiago).
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, eta bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela adierazi du. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.