SALAKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eraso faxista jasan du Fonsi Loaiza kazetariak Cadizen

Kazetaria oso ezaguna da sareetan eta X zein Instagram sareetan salatu du gertatua. Bere jarduera profesionalaren zati handi bat kazetaritzaren eta kirolaren, hedabideen eta boterearen arteko harremanaren analisiaren esparruan egin du.

agresión a Fonsi Loaiza

Kazetariak bere sare sozialetan zabaldutako irudia.

Fonsi Loaiza kazetariak salatu duenez, eraso faxista jasan du San Fernandon (Cadiz), eta sudurrean eta begien inguruan dituen lesioak erakutsi ditu sare sozialetan zabaldu duen argazkiarekin.

X eta Instagramen zabaldutako argitalpen batean, erasoa "gorroto faxistari" egotzi dio kazetariak, eta konorterik gabe geratu aurretik "gorria, txapeldunordea" oihukatu ziotela besterik ez duela gogoratzen esan du.

Sare sozialetan aktibismo politikoagatik ezaguna den kazetariak eskerrak eman dizkie erasoaren ostean artatu duten osasun-profesionalei: "Indarkeria ultraeskuindarraren aurrean, publikoak bizitza salbatzen digu", idatzi du Loaizak.

Komunikabide eta Kulturako doktorea da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta kazetaritzaren eta kirolaren, hedabideen eta boterearen arteko harremanaren azterketa izan da bere ibilbide profesionalaren giltzarri.

Bere argitalpenen artean dira "Siempre saltando vallas. Deporte femenino y medios de comunicación", "Florentino Perez. El poder del palco", "Qatar. Sangre, dinero y futbol", "Machismo, mafia y corrupción en el futbol español" eta "Sospechosos habituales". 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X