Emakume bat atxilotu dute Gasteizen bikotekide ohiari labanaz eraso egiteagatik
33 urteko emakume bat atxilotu du Ertzaintzak ostiral honetan Gasteizko etxebizitza batean, bikotekide ohia labanaz zauritzeagatik. Biktima, 42 urteko gizona, Txagorritxuko Ospitalean dago, eta Ertzaintzak haren kontrako eginbideak ireki ditu, ikertu gisa, emakumearengandik urruntzeko agindu judiziala urratu zuelako.
Erasoa ostiral honetan izan da, 23:30ak aldera, Gasteizko Koroatze auzoko etxebizitza batean. Ertzainak bertaratu zirenean, bularrean labankada bat eta aurpegian ebaki bat zituen gizon batekin gurutzatu ziren eskaileratan, eta hark esan zien erasotzailea bere bikotekide ohia zela, eta etxean zegoela.
Emakumeak odol arrastoak zituen arropan, eta aitortu zuen gizona etxean agertu eta gero, bien arteko eztabaida hasi zela eta 12 zentimetroko xafla zuen aizto batekin eraso egin ziola. Poliziak sukaldearen gainean aurkitu zuen labana.
Gertatutakoaren ondorioz, emakumea ertzain-etxera eraman zuten atxilotu gisa, hilketa saiakera egotzita. Halaber, atentatu delitu bat egin izana ere ikertzen ari dira ertzain bati eraso egiteagatik. Atxilotutako emakumea epailearen esku utziko dute, polizia-eginbideak amaitu ondoren.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, bi pertsona hauek aurrekariak dituzte elkarri eraso egin izanagatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera