Cinco Villasko sutea egonkortu egin dute, 14.400 hektarea erre ondoren
Datozen egunetan, ebakuatutako udalerrietako etxebizitzen eta azpiegituren egoera aztertuko dute, bizilagunak etxera itzuli ahal izateko.
Suhiltzaileek lanean jarraitzen dute Oresen (Aragoi). Argazkia: Efe
Asteazken honetan Oresen (Aragoi) piztutako sutea egonkortu egin da, Mar Vaquero Aragoiko Gobernuko presidenteordeak adierazi duenez. Igande honetan izandako aldeko baldintzen ondorioz, "aurreikuspen optimistenak" bete dira; hala, sutea egonkortu da, 14.400 hektarea erre ondoren, 78 kilometroko perimetroan.
Gauzak horrela, Vaquerok adierazi du datozen egunetan egiaztatuko dutela ebakuatu dituzten Aragoiko bost herrietako —Ores, Asin, Malpica de Arba, Luesia eta Uncastillo— etxebizitzen egoera, bizilagunak beren etxeetara itzul daitezen. Petilla Aragoira (Nafarroa) ere ez dira itzuli oraindik.
Sua itzaltzeko taldeek lanean jardun dute igande honetan, baina larunbatetik ez da aurrerapenik izan kaltetutako perimetroan.
Guztira, 450 langile inguru ari dira lanean bertan, besteak beste, Cordovilla, Zangoza eta Tafallako suhiltzaileak.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera