Abere azokak baimendu dituzte berriz ere, Eusko Jaurlaritzak eta aldundiek dermatosi nodularraren aurkako neurriak malgutu baitituzte
“Osasun-egoeraren bilakaerak abeltzaintza-sektorearen jardueraren zati bat berreskuratzea ahalbidetzen du”, adierazi du Eusko Jaurlaritzak.
Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek adostu egin dute dermatosi nodular kutsakorraren aurkako neurriak malgutzea. Horrenbestez, abereekin egiten diren azokak eta bestelako ekitaldiak berriro antolatzeko aukera izango da, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak jakinarazi duenez.
Erabakia animalien osasunaren arloko administrazio eskudunek modu koordinatuan hartu dute, gaixotasunaren egoera epidemiologikoak azken hilabeteetan izan duen bilakaera onaren ondorioz.
Sektorearen jarduera berreskuratzea
Eusko Jaurlaritzak onartutako Agindu berriak erabaki horri babes juridikoa emango dio, eta 2026ko urtarrilaren 30etik indarrean zegoen aurreko araudia indargabetu du. Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren esanetan, “osasun-egoeraren bilakaerari esker, abeltzaintza-sektorearen jardueraren zati bat berreskuratu ahal izango da, Euskadiko abeltzaintza babesteko beharrezko prebentzio-neurriak mantenduz”.
Aginduaren berrikuntza nagusia da behi-aziendaren presentzia duten ekitaldien gainean ezarritako murrizketak kentzea. Horrela, berriro egin ahal izango dira azokak, lehiaketak, erakusketak, herri kirolak, erromeriak, merkatuak eta antzeko ekitaldiak, animalien osasunaren arloko agintari eskudunek ezarritako baldintzak betez.
Txertaketa-estaldura minimoa
Era berean, animaliak garraiatzeko baldintzak egokitu egin dira, Gipuzkoako Lurralde Historikoak —I. txertaketa eremuan dagoenak— gaixotasunaren aurkako gutxieneko txertaketa-estaldura lortu duelako eta azken hilabeteetako egoera epidemiologikoa aldekoa izan delako.
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren arabera, neurriak malgutzeko erabakia egungo egoera epidemiologikoak babesten du.
Txertaketa-eremuetan dauden lurraldeek aurreikusitako txertaketa-kanpainak amaitu dituzte, eta ezarritako estaldura-mailak lortu dituzte. Gainera, Espainian joan den martxoan atzemandako azken agerraldiaz geroztik ez da dermatosi nodular kutsakorraren kasu positiborik atzeman.
Europan ere bilakaera ona izan da. Joan den udaberrian Sardinian atzemandako agerraldiak salbu, ez da kasurik erregistratu kontinentean, eta kaltetutako lurralde gehienek pixkanaka berreskuratu dituzte abere-azokak, lehiaketak eta abereekin egiten diren bestelako ekitaldiak, beharrezko biosegurtasun-neurriak ezarrita.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera