Albiste izango dira: Espainiak irabazi du futboleko Munduko Kopa, Osasun mahai sektoriala bilduko da eta Aragoiko sutea egonkortzea lortu dute
De la Fuente hautatzailea, Munduko Kopa eskuetan duela, bart. EFE.
Hauek dira astelehen honetako, 2026ko uztailaren 20ko, lerroburu nagusiak:
- Espainiako selekzioak irabazi du futboleko Munduko Kopa: Argentinari 1-0 gailenduta, gizonezkoen munduko futbol txapelketa irabazi du Espainiako selekzioak. Ospakizunak, zorion mezuak, istiluak eta aldarriak, denetarik izan du partida egunak. Gaur, biharamunak berekin dakarrenari begira egongo gara.
- Osasun mahai sektoriala bilduko da: Osakidetzak medikuen kolektiborako akordio-proposamena aztertuko dute gaur mahai sektorialean. Medikuen lan-baldintzak hobetzeko helburuarekin, dokumentuak guardien sistema aldatzea, kontziliazioa errazteko neurriak eta hileko 300 euroko ordainsari-hobekuntza progresiboa jasotzen ditu.
- Aragoiko sutea egonkortu egin da: Aragoiko Cinco Villas eskualdeko sutea egonkortzea lortu dute asteburuan, baina ez dute itzali. Suteak 14.400 hektarea erre ditu. Petilla Aragoi (Nafarroa) hustu egin dute, bost kilometro eskasera gelditu baita sua, eta egoera hobea bada ere, bizilagunak oraindik ezin izan dira etxera itzuli.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera