Katamotz iberiar bat antzeman dute Euskadin azken mendean lehen aldiz
Kanpezun atzeman du alea abeltzain batek, argazki-tranpa bidezko kameren bidez. Aurkikuntza honek agerian jartzen du alea berreskuratze-programa batekoa dela.
Katamotz iberiar bat (Lynx pardinus) antzeman dute argazki-tranpa bidezko kameren bidez, Kanpezun (Araba). Aurkikuntza historiko hau 2025eko abenduan gertatu zen, baina orain argitaratu dira xehetasunak, eta azken mendean animalia horrek Araban eta Euskadin duen presentziaren lehen frogatzat jo dute.
Kanpezuko abeltzain batek atzeman du katamotza. Argazki-tranpa kamera bat jarri zuen bere lursailean, bertan ibiltzen ziren basa-animaliak erregistratzeko. Ohiko basakatu eta tejoien argazkiak atera ondoren, ezustekoa hartu zuen: katamotz iberiar baten lehenbiziko froga Arabako lurretan.
Orain arte, katamotz borealaren (Lynx lynx) aleren bat edo beste azaldu dira Arabako lurretan—XX. mendearen hasieran Aizkorri-Aratz mendilerroan, Gorbeian eta Gaubean erregistratutakoak—. Izan ere, Pirinio iparraldean ohikoa da espezie handiago hori egotea.
Aldiz, kasu honetan, Kanpezuko argazki-tranpetako kamerek harrapatu duten aleak ziur asko askatutako animalia bat dela agerian utzi du. Segundo gutxi batzuetako bideoan katamotz iberiarra Arabako mendialdean oinez ikus daiteke, Euskadin lehen aldiz.
Zer ezaugarri ditu katamotz iberiarrak eta zergatik iritsi da Euskadira?
Katamotz iberiarra (Lynx pardinus) katu itxurako animalia ertaina da, Iberiar penintsulako berezko espeziea. Belarri zorrotzak ditu, bizar luzeak eta orban dirdiratsuak ilean. Mediterraneoko mendiari lotutako espeziea da, mende hasieran galtzeko zorian egon ostean, gaur egun, espeziea suspertzeko bidean da, kontserbazio-programen arrakastari esker.
Antzemandako katamotzak jarraipen-lepokoa darama, eta horrek agerian utzi du penintsulako hegoaldean espeziea berreskuratzeko egiten ari diren programetatik datorren eta monitorizatuta dagoen ale bat dela. Espeziea susperraaldi historiko bat izaten ari da: dagoeneko 2.663 aletik gora daude Andaluzian, Gaztela-Mantxan, Extremaduran eta Portugalen.
Euskadin berriro sartzeko proiekturik ez dagoen arren, ale hurbilenak Aragoin daude —Zaragozako probintzian berriki askatutako aleekin, espeziea Ebroko Haranean zehar zabaltzeko— eta Gaztela eta Leonen, Palentziako probintzian jada ugaritzen hasi baitira.
GPS lepokoek erakutsi dute katamotz horiek egunean 25 kilometro baino gehiago egiteko gai direla, eta hainbat autonomia-erkidego zeharkatuz 1.000 kilometrotik gorako bidaiak egiten dituztela euren lurren bila.
Bere dieta % 90ean untxiaren menpe dago, baina untxi gutxi dagoenean moldatzeko gaitasun handia erakusten dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Akromatopsia: nolakoa da bizitza zuri-beltzean?
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean