Atxilotu bat Gasteizen eta 20 identifikatu Bilbon, Munduko Txapelketako finalarekin lotutako istiluetan
Talde batek hesiak eta objektuak bota ditu Espainia-Argentina partidaren emisioa saboteatzeko PPk Bilbon jarritako pantaila erraldoiaren inguruan. Gasteizen, atxilotu bat eta bi identifikatu izan dira.
Ertzaintzak 20 pertsona identifikatu ditu Bilbon, futbol-finala dela eta antolatutako dispositiboan. Horietako bat ikerketapean jarri dute, arma zuriz mehatxu egiteagatik eta objektuak jaurtitzeagatik, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Antza denez, talde bat, tartean kaputxadunak zirela, Doña Casilda parkean sartu eta PPk Espainia eta Argentina arteko Munduko Futbol Txapelketako finala jarraitzeko jarrita zuen pantaila erraldoiaren emisioa saboteatzen saiatu da.
Objektuak jaurti eta hesiak bota dituzte partida hasi baino 40 minutu lehenago, Espainiako zale ugari bertan zirenean.
Zazpi Baietz ekimenak euskal selekzioaren alde arratsaldean deitutako manifestazioan parte-hartzen ari ziren pertsona batzuk Bilboko Doña Casilda parkera joan eta pantaila erraldoiaren atzetik sartu dira. Segurtasun Sailak zabaldu duenez, txikizioak eragiten eta hainbat objektu jaurtitzen hasi dira, bertan zeuden zaleetako batzuk korrika alde egin zuten bitartean.
Une jakin batean, kable batzuk kendu eta pantailaren emisioa gelditzea lortu dute, baina, ondoren, berriro ekin ahal izan zaio partidari.
Ertzaintzak polizia-lerro bat ezarri du, eta, hasiera batean, bost pertsona identifikatu dituela jakitera eman duen arren, ondoren zehaztu du 20 pertsona identifikatu dituztela, ikertua barne.
Identifikatuek 15 eta 46 urte bitartean dituzte.
Istiluak Gasteizen ere
Bestalde, 20:50ak aldera, Ertzaintzak 35 urteko gizon bat atxilotu du Gasteizen, ertzain bati eraso egitea egotzita, finalarekin lotutako istilu batzuetan, agentea pertsona bati laguntzera zihoazenean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Gainera, Gasteizko Udaltzaingoak ere jakinarazi du bi pertsona identifikatu dituztela arratsaldean, Espainiako kamiseta bat zeraman pertsona bati ustez eraso egiteagatik.
Aipatu iturrien arabera, 18:30 aldera dei bat jaso dute, 'La Roja' ren kamiseta zeraman pertsona bati eraso egin dietela abisu emanez.
Udaltzaingoak ustezko erasoaren arduradunak identifikatu ditu, baina ez dakite nor den biktima, patruila iritsi denean alde eginda zegoelako.
Zure interesekoa izan daiteke
25 urteko emakume bat atxilotu dute Eltziegon, bikotekidea harrapatzea leporatuta
Etxeko indarkeriaren esparruan hilketa-saiakera delitua egotzi diote. Gertaera larunbat goizean jazo da, 07:30ak aldera. Atxilotua polizia-etxera eraman dute eta, eginbideak amaitu ondoren, epailearen esku utziko dute.
20 urteko mutil bat hil da Lekeitioko Antzar Egunean, hesi batetik erorita; ospakizuna bertan behera utzi dute
Gaztea portuan zegoen, antzarren proba jarraitzen, eta bi metro inguruko altueratik erori da. Milaka lagun bildu dira gaur Lekeition, eta ekitaldia normaltasunez ari zen garatzen istripua gertatu den arte.
4.000 pertsona inguru bildu dira Donostiako Sagardo Egunean
Gipuzkoako 32 sagardotegitako sagardoak dastatzeko aukera eskaini dute. Trikitilari eta bertsolarien musikaz girotu dute eguna. Une hunkigarrienetako bat Jabier Ansorena eta Marian Matasen omenezko ekitaldia izan da.
Irailaren 5a Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu dute Irunen
Irungo Udalak Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu du irailaren 5a, Udaleko talde politiko guztien babesarekin. Kolpe militarra, gerra eta diktadura sufritu zituzten irundar guztiak oroitu dituzte gaur.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Urdulizen, hiru pertsonari botilak jaurtitzea leporatuta
06:20 aldera jazo da erasoa, metro geltokitik gertu. 200 bat lagun bildu dira inguruetan. Atxilotua aurretik ere atxilotu dute antzeko gertakariengatik.
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Barakaldoko hilketaren susmagarriari
Barakaldoko lehen auzialdiko guardiako epaitegiak hartu du erabakia.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Gernikan, 14 urteko neska haurdun bat ezkontzera behartzea egotzita
Hiru atxilotuak (adingabearen gurasoak eta 27 urteko gizon bat) behin-behinean aske utzi ditu epaileak. Hala ere, auzitegira joan beharko dute deitzen dituztenean. Halaber, 17 urteko mutil baten bila ari dira, haurraren ustezko aita, baina ez dute aurkitu.
Datorren astean hasiko dira Topoaren lurpeko pasanteko trenen probak
Azpiegitura Gabonetan egongo da erabiltzaileko prest, Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspenen arabera.
Azpeitiko hilketaren ustezko egilea atxilotu dute Ondarroan
Ertzaintza haren bila ari zen asteartetik, eta azkenean, gaur goizaldean, ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du ertzain-etxean. Arma bat zeraman soinean, baina oraindik ez dute jakinarazi hilketan erabilitakoa ote den.
Kontrolpean hartu dute Urzainkiko baso-sutea, abuztuaren 14an piztu eta astelehenean bizitu ondoren
Ostiral gauean brigada batek bertan jarraituko du, zaintza-lanak egiten. Joan den asteartean, itzaltze-lanek sutea perimetratzea ahalbidetu zuten, eta, horri esker, su-gune beroen gainean jardun ahal izan zuten. Ordutik, egoerak hobera egin du.