Lasarte-Oriako noranzkoan doan N-1erako sarbidea itxiko dute astelehenean, Beasaingo AP-636tik, bide-markak margotzeko
Asteleheneko 21:00etatik astearteko 04:00etara N-I errepidean sartzeko 417-B-1-E lotunea itxiko da. Hala, lotunea itxita egongo den bitartean, Lasarte-Oriarantz joan nahi duten ibilgailuek Gasteizerako noranzkoko sartunea hartu beharko dute.
Lasarte-Oriako noranzkoan doan N-1erako sarbidea itxiko dute astelehen gauean, Beasaingo AP-636tik, bide-markak margotzeko lanak egin ahal izateko, Bidegi Gipuzkoako Azpiegituren Agentziak jakitera eman duenez.
Bidegik adierazi duenez, asteleheneko 21:00etatik astearteko 04:00etara N-I errepidean sartzeko 417-B-1-E lotunea itxiko da, Lasarte-Oriarako noranzkoan, AP-636 errepidetik, Beasainen.
Gauzak horrela, lotunea itxita egongo den bitartean, Lasarte-Oriarantz joan nahi duten ibilgailuek Gasteizerako noranzkoko sartunea hartu beharko dute, eta noranzkoa aldatu 417A Gazteluko lotunean. Ondoren, N-Iko 417A-1-E sartunetik sartu beharko dute.
Lanak amaitutakoan, obretako behin-behineko seinaleztapena kendu, eta zirkulazioa normaltasunera itzuliko da.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera