Baiona
Lehertu da festa Baionan: Leon Erregeak bost eguneko jaia piztu du!
Jaia ofizialki lehertu da Baionan, gaur arratsaldeko 17:00etan, herriko etxeko plazan bildutako milaka pertsonaen oihuekin batera. Gakoak Marie Darrieussecq idazleak, Maya Lauqué telebista-aurkezleak eta Jean-Claude Tellechea sukaldariak jaurti dituzte, Pantxoa eta Peio abeslarien musika lagun dutela.
Baiona prest dago zuri-gorriz jantzi eta jaiei hasiera emateko
Bost egunez hiriaren erdigunea festagune bilakatuko da, eta aurreikuspenen arabera, milioi bat lagun baino gehiago izango dira Lapurdiko hiriburuan. Egitarauan, ehunka ekitaldi; horietako bat, ETSren kontzertua, ostiral gauean udaletexeko plazan.
Albiste izango dira: Baionako bestak, sanferminen balantzea eta ika-mika PSE-EE eta EAJren artean
Baionan dena prest, bost egunez zuri eta gorriz janzteko
Baionako bestak hasiko dira gaur, uztailak 15, eta igandera arte, uztailak 19, ia milioi bat pertsona gerturatuko dira Lapurdiko hiriburura. Tradizioari jarraituz, arratsaldeko 17:00etan hasiko dira jaiak, herriko etxeko balkoitik hiriko gakoak jaurtitzearekin batera. Ostiraletik aurrera, bestagunera sartzeko 15 euro ordaindu beharko dira.
1.000 agente baino gehiago izango dira aurten Baionako bestetan segurtasuna bermatzen
Bonnat-Helleu museoak 100.000. bisitaria hartu du
Birmoldatu eta azaroan berriz ireki zuten arte ederren museoko 100.000. bisitaria 8 urteko baionar neskatoa da. Urte osoan doan sartzeko baimena emango dion txartel bat jaso du Barthélémy Etchegoyen museoko zuzendariaren eskutik.
Baionako gotzainak Urruñako erretorea baztertu du adingabe batek sexu-abusu salaketa jarri diolako
Marc Ailletek Baionako elizbarrutian apaiz gisa jardutea debekatu dio Xavier Zabaletari, Besiers herrian adingabe bati ustez egindako abusuen salaketa baten berri izan ostean. Zabaletak ukatu egin ditu akusazioak.
Hiru molotov koktel jaurti dituzte Baionako suprefeturaren kontra
Emakume batek bortxaketa salatu du Baionan
Asteazkenean jazo zen erasoa, Cam de Prats auzotik gertu dagoen taberna batean. Epaileak behin-behinean espetxera bidali du 42 urteko akusatua.
19 urteko kartzela zigorra ezarri diote Jerome Verin boxeolari ohiari, Eric Courdy hiltzeagatik
2024ko uztailaren 11n, eztabaida baten ostean, Jerome Verinek eraso egin zion Eric Courdyri autobus geltoki batean, eta sei egun koma egon eta gero hil zen.
Eric Courdyren heriotzagatik auzipetutako boxeolari ohiak barkamena eskatu eta bere gain hartu du hilketa
"Egindakoa onartzen dut eta barkamena eskatzen diot biktimaren familiari", esan du lehen saioan. 09:00etan hasi dira Verin epaitzen, hilketa gertatu zenetik ia bi urtera.
EH Bai: "Euskal Herria nazio bat dela eta erabakitzeko eskubidea duela aldarrikatu dugu Aberri Egunean"
Baionan egin duen ekitaldian, Euskal Herria Baik nabarmendu du beste nazio batzuek duten eskubide berdinak izan behar dituela Euskal Herriak ere, "nazio bat delako".
Etchegarayk eta Blancok hartu dute Baionako eta Biarrizko alkate kargua
Atzo, Kanboko eta Hendaiako aginte makila jaso zuten Peio Etxelekuk eta Kotte Ecenarrok. Bigarren itzuliaren ostean alkate karguak hartu eta gero, orain argitzeko dagoen bakarra da Euskal Hirigune Elkargoko presidente izateko hautagaiak nortzuk izango diren. Etchegarayk ez du horren inguruko arrastorik eman.
Preso bat hilik aurkitu dute Baionako espetxean
23 urteko gizonak bere buruaz beste egin du. Arazo psikiatrikoak zituen, eta bakarkako ziega batean zegoen preso.
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.
Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.
Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa.
Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Jean-Rene Etchegaray izan da garaile Baionan, bigarren itzuliaren zain
Etchegaray zentrista bigarren itzulira iritsi da, Jean-Claude Iriart hautagai abertzalearekin, Henri Etcheto sozialistarekin eta, lehen aldiz, eskuin muturreko hautagai batekin, Pascal Lesellierrekin. Hain zuzen ere, ultraeskuinak bere emaitzak bikoiztea lortu du sei urtean, aurreko hauteskundeetatik.
Itxi dituzte hauteslekuak Ipar Euskal Herrian
20:00ak aldera ezagutuko dira lehen emaitzak. Izan ere, bi itzuliko hauteskundeak izan arren, udal gehientsuenetan, % 90ean, gaur geldituko da dena erabakita.