Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Aliantzak aurkezteko ordu gutxiren faltan, Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen agertokia ari da argitzen. Orotara, 11 udalerritan egingo da bigarren itzulia, eta, gutxienez bitan, badira berrikuntzak: Baionan eta Biarritzen ezkerreko indarrek bat egingo dute, datorren igandean bozen bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko.
Baionaren kasuan, akordio historikoa itxi dute ezkerreko taldeek. Jean-Claude Iriart (Baiona Mugimenduan) eta Henri Etcheto (Baiona, sinpleki!) ezkerreko hautagaien zerrendak batu egingo dira, bigarren bueltarako. Igande iluntzetik negoziatzen aritu ondoren, bart lortu dute aliantza ixtea.
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Rene Etchegarayk (Baiona, funtsezkoa zuek zarete!) lortu zuen babes gehien igandeko bozetan, botoen % 42 bereganatuta; haren atzetik geratu ziren Iriart abertzalea, % 21,9kin, eta Etcheto sozialista jakobinoa, % 21,3kin.
Gaur arratsaldean, 17:00etan, egin duten agerraldian baieztatu dute aliantza. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du, eta Iriart izango da auzapezgaia. Lehen itzuliko emaitzen araberako zerrenda kideen banaketa proportzionala egingo dute.
Aurreko bi bozetan, 2014an eta 2020an, ez zuen emaitzarik eman ezkerreko taldeen arteko elkarlanak, baina, oraingoan, militanteen oniritziarekin adostu dute akordioa. Helburua da azken 12 urtetan Baionako auzapeza izan den Etchegaray kargutik kentzea.
Gauzak horrela, hiru hautagai izango dira lehian datorren igandean Baionan: Etchegaray zentrista, Iriarte ezkertiarra eta Pascal Lesellier ultraeskuindarra.
Eta Biarritzen, bat ez, bi aliantza itxi dira azken ordu hauetan. Batetik, ezkerren artekoa: lehen bueltan hirugarren geratu zen Ana Ezcurraren (Biarritz Berri) zerrenda eta bosgarren gelditu zen Guillaume Baruckena elkartu egin dira.
Bestetik, berriz, garaile izan zen Serge Blanco (Nire taldea Biarritz da!) errugbilari ohia, laugarren izan zen Jean-Baptiste Dussaussois-Larralde zentristarekin batu da.
Maider Arosteguy (Bizi Biarritz elkarrekin) orain arteko alkateak bakarrik jarraituko du lasterketan.
Orotara, 11 udalerri joango dira bigarren itzulira. Kanbon, Donibane Lohizunen, Hendaian, Urruñan, Maulen, Bokalen, Beskoitzen eta Azkainen ez da aliantzarik egongo, eta zerrenda bakoitzak bere bidea egingo du.
Joan den igandean egin zen udal bozen lehen itzulia Ipar Euskal Herriko 158 udalerritan, eta horietatik 147tan erabakita geratu zen datozen sei urteotako udal osaketa.
Zure interesekoa izan daiteke
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.
Espainiako Gobernuak hesi bat jarri du Ceutan, mugako morruan
Auzitegi Gorenak ebatzi zuen "mugako elementuak" gainditzen dituztenak bakarrik itzul daitezkeela heldu eta berehala. Hesia jarrita baldintza hori bete nahi dute.
Milaka migratzaile Marokora itzuli dira jada, Ceutara masiboki iritsi ondoren
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.
Italiak Schengen akordioa eten du Espainiarekin, eta kontrolak ezarri ditu portu eta aireportuetan
Gutxienez hilabetez, kontrolak ezarriko dizkie Espainiatik doazen eta europar jatorria ez duten bidaiariei; Europar Batasuneko gainerako herrialdeetatik doazenek, berriz, ez dituzte kontrol horiek gainditu beharko.