Jean-Rene Etchegaray izan da garaile Baionan, bigarren itzuliaren zain
Etchegaray zentrista bigarren itzulira iritsi da, Jean-Claude Iriart hautagai abertzalearekin, Henri Etcheto sozialistarekin eta, lehen aldiz, eskuin muturreko hautagai batekin, Pascal Lesellierrekin. Hain zuzen ere, ultraeskuinak bere emaitzak bikoiztea lortu du sei urtean, aurreko hauteskundeetatik.
Jean-Rene Etchegaray, Baionako auzapeza. Argazkia: EITB Mediaren bideo batetik hartutako argazkia
Ipar Euskal Herriko udalerri gehienek badute auzapez berria; izan ere, igande honetan egin dituzte udal-hauteskundeak. Lapurdiko hiriburuan, Baionan, zenbaketek herri txikietan baino luzeago jo dute. Azkenean, Jean-Rene Etchegaray izan da garaile, bigarren itzuliaren zain. Orduan argituko da nor izango den auzapez.
Etchegaray zentrista bigarren itzulira iritsi da, Jean-Claude Iriart hautagai abertzalearekin, Henri Etcheto sozialistarekin eta, lehen aldiz, eskuin muturreko hautagai batekin batera, Pascal Lesellierrekin. Hain zuzen ere, ultraeskuinak bere emaitzak bikoiztea lortu du sei urtean, aurreko hauteskundeetatik.
Etchegarayk berak (Baiona, funtsezkoa zuek zarete!, zentroa eta eskuina) lortu du babes gehien, 8.026 bozekin (% 42,11); haren atzetik sailkatu dira Jean-Claude Iriart (Baiona Mugimenduan, ezkerreko abertzaleak barne dituen zerrenda) 4.191 bozekin (% 21,99) eta Henri Etcheto (Bayonne Tout Simplement, ezkerra) 4.074 bozekin (% 21,37).
Ondoren geratu dira eskuin muturreko Pascal Lesellier (Unis pour Bayonne l'Alternative!, eskuin muturra) 2.043 bozekin (% 10,72) eta Sandra Pereira-Ostanel (Bayonne insoumise et populaire, ezker antikapitalista) 726 bozekin (% 3,81).
2014tik da Etchegaray alkate. Hirugarrengoz agintean egotea du helburu, eta erronka hori izango du datorren igandean, zentro-eskuineko zerrenda zabalarekin.
Ikusi egin beharko da zer nolako aliantzak sortzen diren bigarren itzulira begira. Halaber, Euskal Hirigune Elkargoaren (EHE) presidente gisa, kargu horrekin zer gertatuko den jakiteko egun garrantzitsua izango da martxoaren 22a.
Lapurdiko hiriburuan 30 bozkaleku zabalik izan dira egun osoan, eta parte-hartzea % 66ra iritsi da. Hauteslekuak itxita, herriko bozak eta boto-paperak zenbatzen aritu dira arratsaldean.
Zehazki, 158 udalerrietatik gehienetan lehen itzuliarekin nahikoa da auzapez eta herriko etxeetako kontseilariei izen-abizenak jartzeko, hautagaitza bakarra edo bi izan direlako bakarrik. Gauzak horrela, bigarren itzulirik ez dute beharko gehientsuek, gaur dena erabakita geratu baita.
Aldiz, herri jakin batzuetan bigarren itzulira joan beharko dira, hilaren 22an, horietako hautagaitzetako batek ere ez baitu % 50eko babesa gainditu gaurkoan.
Udaletatik Elkargora
Herriko etxeetako bozek, herriez gaindiko garrantzia dute, horren arabera erabakitzen baita Euskal Hirigune Elkargoaren (EHE) ordezkaritza.
Kontua da 160 udalerri izan arren, 232 direla Elkargoko eserlekuak, populazioaren araberakoa baita ordezkaritza, eta hainbat herrik ordezkari bat baino gehiago dute; Baionak, esaterako 22 ordezkari ditu. Angeluk 17, Biarritzek 11, Hendaiak 7 eta Donibane Lohizunek 6.
Euskal Hirigune Elkargoa 2017an sortu zen eta Ipar Euskal Herriko lehen erakunde publikoa da. EAEko Legebiltzarraren pareko organoa litzateke, nahiz eta eskumen gutxiago dituen. Egun, garapen ekonomikoa, garraioa, ingurumena eta hezkuntza politiken inguruko eskumena du, eta zenbaiten ustez Elkargo berriaren erronka nagusietako izango da, hain zuzen ere, eskumen horiek handitzea. Beste zenbaiten iritziz, aldiz, baditu nahikoak eta gehiegi.
Zure interesekoa izan daiteke
Pradalesek gehiengo sindikala hartuko du, gutxieneko soldataren negoziazioa eta Osakidetzaren gatazka mahai gainean direla
11:00etan Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiarekin bilduko da, eta 12:30ean, Mikel Lakuntzarekin (ELA). Sindikatu abertzaleak Jaurlaritzarekin oso kritiko mintzatu dira, eta Confebasken menera aritzea leporatu diote.
Lehen sektoreari eta Arabako Errioxari babesa agertu diete alderdiek
EH Bilduk sektorearen eta erakundeen artean "partekatutako" estrategia baten alde egin du. PSE-EEren aburuz, "Arabako Errioxa klima aldaketaren aurrean babesteko fronte bat" eratu behar da. PPk uste du landa eremua "abandonatuta" dagoela, eta egoera aldatzeko ekimenak agindu ditu.
Faxismoaren aurkako manifestazio jendetsua Donostian
Ernaik 4.000 lagun bildu ditu Gipuzkoako hiriburuan 'Euskal Herria irabaztera' lelopean. Kontxako banderaren bigarren jardunaldiaren amaierarekin bat egin du protestak.
Rego ministroak erantzukizuna eskatu die autonomia erkidegoei adingabe migratzaileak Ceutatik penintsulara eramateko
Gazteria eta Haurtzaro ministroak azaldu duenez, 2.100 haur migratzaile daude hirian. Asko "oso egoera gogorretatik" ihesean iritsi dira bertara, besteak beste, "sexu-indarkeriatik edo derrigorrezko ezkontzetatik".
Manifestazioa Itsasun, Iparretarrak taldeko kide baten omenezko murala ezabatzeko aginduaren kontra
Frantziako Gobernuko ordezkariak Iparretarrak talde armatuko kide ohi baten murala ezabatzeko agindua eman ostean, gaur Itsasun, Lapurdin, ehunka lagun kalera atera dira erabaki hori gogor kritikatzeko. Ez dago argi Udalak noiz ezabatuko duen Txomin Olhagaray Iparretarrak taldeko kidea irudikatzen duen margoa. Manifestariek adierazi dute artelan bat baino ez dela eta noizbait liburuak ere erreko ote dituzten galdetu dute.
Irene Monterok primario ireki batzuetara aurkeztuko du bere burua Podemosen hautagaia izateko hauteskunde orokorretan
Ministro ohiak ezker alternatiboa gidatu nahi du, Sumar, IU, Mas Madrid eta Comunsek osatutako koalizioak oraindik hautagairik ez duen testuinguruan.
Javier de Andres Euskadiko PPko presidenteak Eusko Jaurlaritzaren espetxe politika kritikatu du
Euskadiko PPko presidente Javier de Andresek Alderdi Popularreko Belaunaldi Berriek antolatutako jardunaldi baten amaieran parte hartu du larunbat honetan, Bilbon. Bertan, Eusko Jaurlaritzaren espetxe politika kritikatu du, eta Henri Parot ETAko buruzagi ohiari hirugarren gradua eman izana aurpegiratu dio.
Eneko Andueza, PSE-EE: "Goazen lehentasun sozialetara"
Euskadiko sozialisten burua Abantoko Burdin Jaian egon da, eta adierazpenak egin ditu bertan bildutako kazetarien aurrean. Lehentasun identitarioen gainetik, bere alderdiak lehentasun sozialak lehenetsiko dituela azaldu du.
Tropa frankistek Errenteria okupatu zutela 90 urte bete direla eta, ekitaldia egin du Udalak
1936ko irailaren 13an sartu ziren indarrez Beorlegi koronelaren tropak. Gertakariok eta ondoren jazotako sarraskia gogoan, lore eskaintza eta minutu bateko isilunea egin dute gaur, Udalak antolatuta.
Richar Vaquero: "Ezkerraren batasunaren alde lan egiten jarraituko dugu"
Richar Vaquero Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusiak larunbat honetan abiatu du alderdiaren Herritarren Kontseilu Autonomikoaren urte politiko berria. Lehenengo bileran adierazi duenez, Podemosek "euskal errealitatea batu, ilusioa piztu eta eraldatzeko gai izango den blokea eraiki" nahi du.