Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeek aldaketak utzi dituzte Lekuinen, Arrosan, Alduden, Donapauleun eta Senperen, besteak beste
Laurent Intxauspek Donibane Garaziko auzapez izaten jarraituko du, Eneko Aldanak Ziburun eta Emmanuel Alzurik Bidarten. 11 herri joango dira bigarren itzulira, Angelun, Senperen eta Getarian lehen itzulitik argitu baita nor izango den hurrengo alkatea.
Udal hauteskundeen lehen itzulia egin dute gaur Ipar Euskal Herrian.
18:00etan itxi dituzte hauteslekuak eta ordubete lehenago % 54,70ekoa zen parte-hartzea, Pirinio Atlantikoen Prefeturak emandako datuen arabera, duela sei urtekoaren antzekoa (% 52,17koa) baina 2014koa baino baxuagoa (% 59,94koa).
Frantziako Estatuko parte hartzearen datuekin alderatuta, berriz, altuagoa izan da, herritarren % 48,90ek bozkatu baitute Frantzia osoan ordu horretarako.
Gaur bozkatu duten 160 udalerrietatik 14 bigarren itzulira pasatzea espero zen, baina azkenean 11 udalerritako herritarrek bakarrik bozkatu beharko dute martxoaren 22an.
Hauek dira herriz herriko emaitzetako batzuk:
BAIONA (bigarren itzulira):
Jean-Rene Etchegaray: % 42,1
J.C. Iriart: %22
H. Etxeto: %21,4
P. Lesellier: %10,7
S. Pereira: %3,8
BIARRITZ (bigarren itzulira):
Serge Blanco: % 26,68
Maïder Arosteguy: % 26,6
Ana Ezcurra % 17,82
Jean-Baptiste Dussaussois-Larralde: % 13,11
Guillaume Barucq: % 12,16
Richard Tardits: % 3,63
DONIBANE LOHIZUNE (bigarren itzulira):
Jean-François Irigoyen: % 47, 34
Manuel De Lara: % 26,56
Pascal Lafitte:% 23,72
Jacqueline Uhart: % 2,38
BOKALE (bigarren itzulira):
M. Horn: % 28,35
G. Boulanger: % 25,86
F. Gonzalez: % 23,83
H. Etchenique: % 21,95
HAZPARNE:
Isabelle Pargade: % 71,5
Michel Ospital: % 28,5
SARA:
Esteban Barneix: % 79
Panpi Lefranc: % 21
ANGELU:
Olive Claude: % 68,06
Mahaut Fanchini: % 21,23
Eñaut Alfaro: % 10,70
AHETZE:
Ramuntxo Labat-Aramendy: % 49,83
Ramuntcho Goyhetche: % 50,17
SENPERE:
Christophe Jaureguy: % 54,1
Mariana Laugier: % 23,7
Bernard Elhorga: % 22
Abertzaleen esku izango da Senpere.
GETARI:
Cédric Curutchet: % 57,49
Jean-Marie Tran-Van: % 28,27
Marie-Jeanne Sohier: % 14,24
BIRIATU:
Odile Susperregi Cornu: % 51,3
Michel Hiriart: % 48,7
Alkate berria izango dute Biriatun.
HENDAIA (bigarren itzulira):
Kotte Ezenarro: % 43
Laetitia Navarron: % 30
Tristan Proteau: % 27
Hemen protagonisten balorazioak:
BIDARTE:
Emmanuel Alzuri: % 67,92
Michel Lamarque: % 32,08
KANBO (bigarren itzulira):
Peio Etxeleku: % 39,5
Christian Dévèze: % 35
Argitxu Hiriart-Urruty: % 25,5
URRUÑA (bigarren itzulira):
Sébastien Etchebarne: % 36,86
Filipe Aramendi: % 35,13
Martine Mignot: % 28,01
ARBONA (bigarren itzulira):
Guillaume Fourquet: % 38
Beñat Arla: % 36
Jacqueline Peigneguy: % 26
DONAPALEU:
Pettan Aizagerre: % 57,8
Marie Daguerre: % 42,2
Aizagerre abertzalea izango da auzapez berria.
DONIBANE GARAZI:
Laurent Inchauspé: % 55,7
Xabi Larre: % 44,3
Inchauspek auzapez izaten jarraituko du.
LARRESORO:
Laurence Samanos: % 73
Robert Lamerens: % 27
IRULEGI:
Joseph Mocho: % 67
Gisele Goyhenetcht-Etcharren: % 33
ZIBURU:
Eneko Aldana: % 58,8
J.L. Poulou: % 41,2
Aldanak jarraituko du alkate.
EZPELETA:
Virginie Arhancet: % 51
Panpi Dirassar: % 49
BESKOITZE (bigarren itzulira):
Pascal Jocou: % 49,57
Catherine Errecart: % 26,5
Théo Salamon: % 23,93
AZKAINE (bigarren itzulira):
Bénédicte Luberriaga: % 38,1
Elorri Manterola: % 33,6
Jean Louis Laduche: % 28,3
MAULE (bigarren itzulira):
Louis Labadot: % 44,2
Beñat Elkegarai: % 29,6
Armanda Accoce: % 26,2
Bigarren itzulian jokatuko da alkatetza. Labadot da egungo auzapeza.
ITSASU
Mizel Hiribarren: % 83,5
IZPURA
Cecile Enderain: % 59
Frantxoa Maitia: % 41
IRISARRI
Xalbat Goyty: % 71,4
Pauline Guelle: % 28,6
ARROSA
Roger Brust: % 57,2
Beñat Arrabit: % 42,8
Arrabit zen alkate orain arte baina Brust gailendu zaio.
LEKUINE
Xabi Duhalde: % 54
Michel Etcheverry: % 46
1995etik Lekuineko alkate izan da Etcheverry. Duhalde ezkerreko abertzaleak irabazi du 2026ko honetan.
ATHARRATZE
Kévin Le Tout: % 59,3
Maite Pitrau: % 41,7
DONAMARTIRI
Jérôme Etchegorry: % 60
Xabi Thicoipe: % 40
OZAZE-ZÜHARA
C.M. Harislur: % 52,3
Quentin Berenguer: % 47,7
LANDIBAR
Patrick Etxegarai: % 67
Filipe Maitiari: % 33
ALDUDE
Itxaro Zaldubehere: % 53
Martin Sukilbide: % 47
Sukilbide izan da alkate orain arte baina Zaldubehere gailendu zaio.
Bigarren kontaketak
Biarritzen 12 botoa aldea izan da lehen eta bigarren hautagaien artean, eta berriz ere kontatu dituzte boto guztiak. Hala, behin-behinekoa izan da hasiera batean emaitza.
Ahetzen, berriz, 4 botoko aldea izan da hautagaien artean eta hor ere errepikatu egin dute bozketa.
Martxoaren 22ko bigarren itzulia
Ipar Euskal Herriko 11 hiri eta herri nagusietan errepikatuko dira bozak martxoaren 22an, bigarren itzulian: Baionan, Biarritzen, Bokalen, Hendaian, Urruñan, Kanbon, Maulen, Beskoitzen, Azkainen, Arbonan eta Donibane Lohizunen, hain zuzen ere.
Horietan, gaur botoen %10 baino gehiago eskuratu dutenek bakarrik parte hartu ahal izango dute, eta hautagai batzuk aliantzak egiteaz hitz egiten hasi dira jada.
Zure interesekoa izan daiteke
Pradalesek gehiengo sindikala hartuko du, gutxieneko soldataren negoziazioa eta Osakidetzaren gatazka mahai gainean direla
11:00etan Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiarekin bilduko da, eta 12:30ean, Mikel Lakuntzarekin (ELA). Sindikatu abertzaleak Jaurlaritzarekin oso kritiko mintzatu dira, eta Confebasken menera aritzea leporatu diote.
Lehen sektoreari eta Arabako Errioxari babesa agertu diete alderdiek
EH Bilduk sektorearen eta erakundeen artean "partekatutako" estrategia baten alde egin du. PSE-EEren aburuz, "Arabako Errioxa klima aldaketaren aurrean babesteko fronte bat" eratu behar da. PPk uste du landa eremua "abandonatuta" dagoela, eta egoera aldatzeko ekimenak agindu ditu.
Faxismoaren aurkako manifestazio jendetsua Donostian
Ernaik 4.000 lagun bildu ditu Gipuzkoako hiriburuan 'Euskal Herria irabaztera' lelopean. Kontxako banderaren bigarren jardunaldiaren amaierarekin bat egin du protestak.
Rego ministroak erantzukizuna eskatu die autonomia erkidegoei adingabe migratzaileak Ceutatik penintsulara eramateko
Gazteria eta Haurtzaro ministroak azaldu duenez, 2.100 haur migratzaile daude hirian. Asko "oso egoera gogorretatik" ihesean iritsi dira bertara, besteak beste, "sexu-indarkeriatik edo derrigorrezko ezkontzetatik".
Manifestazioa Itsasun, Iparretarrak taldeko kide baten omenezko murala ezabatzeko aginduaren kontra
Frantziako Gobernuko ordezkariak Iparretarrak talde armatuko kide ohi baten murala ezabatzeko agindua eman ostean, gaur Itsasun, Lapurdin, ehunka lagun kalera atera dira erabaki hori gogor kritikatzeko. Ez dago argi Udalak noiz ezabatuko duen Txomin Olhagaray Iparretarrak taldeko kidea irudikatzen duen margoa. Manifestariek adierazi dute artelan bat baino ez dela eta noizbait liburuak ere erreko ote dituzten galdetu dute.
Irene Monterok primario ireki batzuetara aurkeztuko du bere burua Podemosen hautagaia izateko hauteskunde orokorretan
Ministro ohiak ezker alternatiboa gidatu nahi du, Sumar, IU, Mas Madrid eta Comunsek osatutako koalizioak oraindik hautagairik ez duen testuinguruan.
Javier de Andres Euskadiko PPko presidenteak Eusko Jaurlaritzaren espetxe politika kritikatu du
Euskadiko PPko presidente Javier de Andresek Alderdi Popularreko Belaunaldi Berriek antolatutako jardunaldi baten amaieran parte hartu du larunbat honetan, Bilbon. Bertan, Eusko Jaurlaritzaren espetxe politika kritikatu du, eta Henri Parot ETAko buruzagi ohiari hirugarren gradua eman izana aurpegiratu dio.
Eneko Andueza, PSE-EE: "Goazen lehentasun sozialetara"
Euskadiko sozialisten burua Abantoko Burdin Jaian egon da, eta adierazpenak egin ditu bertan bildutako kazetarien aurrean. Lehentasun identitarioen gainetik, bere alderdiak lehentasun sozialak lehenetsiko dituela azaldu du.
Tropa frankistek Errenteria okupatu zutela 90 urte bete direla eta, ekitaldia egin du Udalak
1936ko irailaren 13an sartu ziren indarrez Beorlegi koronelaren tropak. Gertakariok eta ondoren jazotako sarraskia gogoan, lore eskaintza eta minutu bateko isilunea egin dute gaur, Udalak antolatuta.
Richar Vaquero: "Ezkerraren batasunaren alde lan egiten jarraituko dugu"
Richar Vaquero Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusiak larunbat honetan abiatu du alderdiaren Herritarren Kontseilu Autonomikoaren urte politiko berria. Lehenengo bileran adierazi duenez, Podemosek "euskal errealitatea batu, ilusioa piztu eta eraldatzeko gai izango den blokea eraiki" nahi du.