Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Udal bozen lehen itzuliaren ondoren, Ipar Euskal Herriko herri askotan erabakita gelditu da herriko etxeen osaketa. 158 udalerritan egin ziren atzo hauteskundeak, eta 147tan datozen sei urteotako auzapeza nor izango den badakite.
Hiri edo herri nagusietan baina, inork ez du behar adinako alderik atera aginte makila eskuratzeko. 11 udalerritan joan beharko dute bigarren itzulira; besteak beste, Baiona, Miarritze, Kanbo, Maule eta Hendaian. Horietan, datorren igandean, martxoaren 21ean, zabalduko dituzte berriro hauteslekuak.
Baiona
Lapurdiko hiriburuan, Baionan, Jean-Rene Etchegarayk (Baiona, funtsezkoa zuek zarete!, zentroa eta eskuina) lortu du babes gehien; haren atzetik geratu ziren Jean-Claude Iriart (Baiona Mugimenduan, ezkerreko abertzaleak barne dituen zerrenda) eta Henri Etcheto (Bayonne tout simplement !).
Bozen biharamunean, bigarren itzulira pasatu diren ezkerreko bi taldeek (Iriarten eta Etchetoren zerrendak) goizean abiatu dituzte negoziazioak, eta erabakigarria izango da horiek hartuko duten bidea. Datorren igandeko bueltara batuta joatea erabakitzen badute, Etchegarayri aurrea hartzeko aukera izan baitezakete. Halere, euren arteko desadostasunak hain dira handiak, non zaila dirudien aukera horrek. Bihar arratsaldera arteko tartea dute negoziatzeko.
Bere aldetik, Etchegaray pozik eta lasai agertu da emaitzekin. "Hipotesi guztiak zabalik daude, baina alde nabarmena atera diet eta aste honetan lan handia dugu egiteko", esan du.
Biarritz
Biarritzen ere, atzo iluntzetik, telefono dantza handia dabil ezker-eskuin, balizko akordioen bila. Aurkeztu diren sei zerrendetatik bostek jarraitzen dute lehian, eta aukera asko zabaldu dira, herriko etxeko batza berria osatzeko.
12 botoko aldea atera zion Serge Blanco (Nire taldea Biarritz da !) errugbi jokalari ezagunak Maider Arosteguy (Bizi Biarritz elkarrekin) egungo auzapezari. Hala, lehia estua aurreikusten da bigarren itzulian.
Hirugarren postuan geratu den Ana Ezkurraren (Biarritz Berri) ezker abertzaleko alderdiak jada aurreratu du ez dutela Arosteguy babestuko. "Baditugu gure marra gorriak eta nahi ditugu segurtatu. Ikusiko dugu norekin eta zer", adierazi du Beñat Jauregi zerrendakideak.
Arosteguy, berriz, prest dago macronistekin akordioa erdietsi eta elkarrekin aurkezteko hurrengo bueltara.
Hendaia
Hendaiari dagokionez, lehen hiru postutan geratu diren hiru hautagaiek —Kotte Ezenarro (Hendaia Elgarrekin), Laetitia Navarron (Hendaia Biltzen) eta Tristan Proteau (Bizi Hendaian)— dagoeneko aurreratu dute ez dutela koaliziorik egingo.
Kanbo
Bestelakoa da egoera Kanbon. Han, hasi dira elkarrizketak eta negoziazioak. Garaile atera zen Peio Etxeleku (Kanbo Elkartu) jeltzalearekin hitz egiteko prest agertu da hirugarren tokian geratu den Argitxu Hiriart-Urruty (Nahi Dugun Herria) ezkerreko taldearen zerrendaburua.
Zure interesekoa izan daiteke
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.
Espainiako Gobernuak hesi bat jarri du Ceutan, mugako morruan
Auzitegi Gorenak ebatzi zuen "mugako elementuak" gainditzen dituztenak bakarrik itzul daitezkeela heldu eta berehala. Hesia jarrita baldintza hori bete nahi dute.
Milaka migratzaile Marokora itzuli dira jada, Ceutara masiboki iritsi ondoren
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.
Italiak Schengen akordioa eten du Espainiarekin, eta kontrolak ezarri ditu portu eta aireportuetan
Gutxienez hilabetez, kontrolak ezarriko dizkie Espainiatik doazen eta europar jatorria ez duten bidaiariei; Europar Batasuneko gainerako herrialdeetatik doazenek, berriz, ez dituzte kontrol horiek gainditu beharko.