IPAR EUSKAL HERRIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etchegarayk eta Blancok hartu dute Baionako eta Biarrizko alkate kargua

Atzo, Kanboko eta Hendaiako aginte makila jaso zuten Peio Etxelekuk eta Kotte Ecenarrok. Bigarren itzuliaren ostean alkate karguak hartu eta gero, orain argitzeko dagoen bakarra da Euskal Hirigune Elkargoko presidente izateko hautagaiak nortzuk izango diren. Etchegarayk ez du horren inguruko arrastorik eman. 

Iragarkia
18:00 - 20:00

Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulian 11 herritan aukeratutako alkateek kargua hartu dute azken egunotan. Gaur goizean, Baionako eta Biarrizko aginte makila jaso dute, hurrenez hurren, Jean-Rene Etchegarayk eta Serge Blancok. Atzo, Kanboko eta Hendaiako alkateen txanda izan zen, hots, Peio Etxeleku eta Kotte Ecenarrorena

Jean-Rene Etchegarayk ondo baino hobeto ezagutzen du Baionako herriko etxea, azken 12 urteotan bera izan baita bertako auzapeza. Hautagai zentristak 6 urte gehiago egingo ditu karguan, botoen % 50,70 eskuratu baitzituen martxoaren 22ko bozetan. 

Serge Blanco errubgi jokalari ohi ezagunarentzat, ordea, estreinako aldia izango da zeregin horietan. Orain arte Biarrizko alkate izandako Maider Arosteguyri gailendu zitzaion, botoen % 41,92 lortuta. 

Atzo izan zuten kargua hartzeko eguna Peio Etxelekuk eta Kotte Ecenarrok, hurrenez hurren, Kanboko eta Hendaiako auzapezek. 

Etxeleku jeltzalea aurrenekoz arituko da Kanboko Alkatetzan, baina gertutik ezagutzen du herriko etxea, duela 6 urte zinegotzi aukeratu baitzuten Christian Deveze orain arteko auzapez eskuindarraren zerrendaren baitan. Oraingoan, baina, bere zerrenda propioa osatuta irabazi ditu hauteskundeak, botoen % 46 eskuratuta. Kargua hartzeko ekitaldian nabarmendu zuenez, "ardura eta poza" ditu dantzan, biak nahasian. Horren hitzetan, interes orokorra zaintzea izango da bere egitekoa, eta berrikuntza gisa, alkateorde postua eskaini dio oposizioari.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Ecenarro sozialista beteranoa da Hendaiako herriko etxean, laugarren agintaldia egiteko eskubidea lortu baitzuen martxoaren 22ko bigarren itzulian, botoen % 44,31 eskuratuta.

Herri kontseiluak osatuta, hurrengo hitzordu garrantzitsua apirilaren 11n izango dute Ipar Euskal Herrian, Euskal Hirigune Elkargoko presidentea aukeratuko baitute. Ikuskizun dago nork aurkezten duen bere burua presidente kargurako; besteak beste, Etchegaray egungo burua, Peio Etxeleku jeltzalea eta Jean Claude Iriart Baionako EH Bairen hautagaia izan litezke lehian.

Galdetu dioten arren, Etchegarayk ez du argitu hautagai izango ote den. 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X