Baionako auzapez izaten jarraituko du Etchegarayk, Blanco estreinatuko da Biarritzen, Etxeleku Kanbon, eta EH Baik babesten duen Horn, Bokalen
Orain arteko auzapezek errepikatuko dute Hendaian, Donibane Lohizunen, Azkainen, Maulen eta Beskoitzen. EH Baik Urruña galdu du.
Martxoaren 15eko lehen itzulian Ipar Euskal Herriko 149 udalerritako alkatetzak argitu ostean, bigarren itzulia izan dute 11 udaletan igande honetan; Lapurdiko 10 herritan (Baiona, Biarritz, Kanbo, Donibane Lohizune, Hendaia, Urruña, Bokale, Beskoitze, Azkaine eta Arbona) eta Zuberoako hiriburuan, Maulen.
Parte-hartzeak behera egin du Pirinio Atlantikoetan herriko bozen bigarren itzulian, lehen itzuliko datuekin alderatuz gero.
Pirinio Atlantikoetako prefeturak emandako datuen arabera, parte-hartzea % 51,77koa zen 17:00etarako. Lehen itzulian, igandean, % 54,70ekoa izan zen; 2020an, % 44,96koa, eta 2014an, % 52,08koa.
Hauteskundeetako irabazleak alkate izango dira hurrengo sei urteetan, 2032 arte.
Hauek izan dira emaitzak:
BAIONA (52.000 biztanle inguru): Jean-Rene Etchegaray
Azken 12 urteotan auzapez izan den Jean-Rene Etchegaray (Baiona zuretzat) zentristak beste sei urte egingo ditu karguan, botoen % 50,70 eskuratuta.
Euskal Hirigune Elkargoaren presidente ere badenari lehia egiteko, asteartean akordioa iragarri zuen ezkerrak. Jean Claude Iriart auzapezgai dela, Elgarrekin Baionarentzat izenpean aurkeztu dira ezkerreko bi zerrenda bozkatuenak (EH Bairen baitako Iriarten hautagaitza eta Etcheto sozialista jakobinoarena) eta botoen % 41,01 eskuratu dituzte.
Eskuin muturreko Pascal Lessellierrek (Unis pour Bayonne) botoen % 8,29 lortu ditu.
BIARRITZ (24.700 biztanle inguru): Serge Blanco
Lapurdiko kostaldeko udalerrian, bat ez, bi aliantza itxi dituzte asteon eta Serge Blancok (Nire taldea Biarritz da!-Mon equipe, c’est Biarritz) hobetu egin ditu lehen itzuliko emaitzak. Bera izan zen lehen indarra martxoaren 15ean, eta laugarren izan zen Jean-Baptiste Dussaussois-Larralde zentristarekin batera, botoen % 41,92 eskuratu ditu gaur.
Maider Arosteguy (Bizi Biarritz elkarrekin-Ensemble, Vivons Biarritz) orain arteko auzapeza izan da bigarrena, botoen % 32,21ekin eta, EH Baik babesten zuen Ana Ezcurraren hautagaitza (Biarritz Berri-Biarritz nouvelle vague) hirugarren izan da, bozen % 27,87rekin.
HENDAIA (18.100 biztanle inguru): Kotte Ecenarro
Laugarren agintaldia lortu du Hendaia Elgarrekin zerrendako hautagai Kotte Ecenarrok, botoen % 44,31ri esker.
EH Baik babesten duen Laetitia Navarron buru duen zerrendak (Hendaia Biltzen) botoen % 32,56 eskuratu ditu, eta, eskuinetik, Tristan Proteauren hautagaitzak (Vivre Hendaye) botoen % 23,12 eskuratu ditu.
DONIBANE LOHIZUNE (13.800 biztanle inguru): Jean-Francois Irigoyen
Hiru zerrenden arteko lehia orain arte auzapez izan den Jean-Francois Irigoyen eskuindarraren aldekoa izan da. Botoen % 48,37 erdietsi ditu Saint Jean passionnement/Donibane bihotzean zerrendarekin.
Manuel de Lara zentrista (Un nouvel Elan pour St Jean de luz) bigarren geratu da, botoen % 27,28rekin.
Pascal Lafitte (Herri Berri) EH Baik babesten duen zerrenda hirugarren geratu da, botoen % 24,35ekin.
URRUÑA (10.300 biztanle inguru): Sebastien Etchebarne
Sebastien Etchebarne oposizioburua (Vivons Urrugne autrement – Ongi bizi Urruñan) orain arte auzapez izandako Filipe Aramendi (Urruña Elgarrekin) abertzaleari gailendu zaio. EH Bairen hautagaia zen Aramendi.
Etchebarnek botoen % 48,44 lortu ditu, eta Aramendik, % 37,64.
Martine Mignot (Ciboure Du Coreur) eskuindarra hirugarren izan da botoen % 13,92rekin.
BOKALE (9.000 biztanle inguru): Mathieu Horn
EH Baik babestutako Mathieu Horn (Vivons Boucau - Aupa Bokale) izan da irabazlea, botoen % 37,38 eskuratuta. Ezkerreko zerrenda zabala ordezkatzen du, ekologistena, sozialistena eta ezker abertzalearena.
Guy Boulanger (Agir Esemble pour le bocau Guy boulanger) izan da bigarrena, botoen %29,85ekin, eta orain arte auzapez izandako Francis Gonzales (Bocau conviviant) hirugarren geratu da, botoen % 17,84rekin.
Helene Etchenique (Bocau a couer) laugarren izan da, botoen %14,92rekin.
KANBO (6.600 biztanle inguru): Peio Etxeleku
Lehen itzulian irabazle izan zen Peio Etxeleku (Kanbo Elkartu) jeltzaleak irabazi du bigarren honetan ere, botoen % 46,51 eskuratuta. Poz izugarria izan da bertan, eta Etxalekuk bertso bat abestuz ospatu du garaipena.
Christian Deveze orain arteko auzapez eskuindarra (Cambo en Avant-Jo aitzina) bigarren izan da botoen % 33,74rekin, eta Argitxu Hiriart-Urruty abertzalea (Nahi dugun herria), EH Baik babesten zuena, hirugarren izan da, botoen % 19,70ekin.
AZKAINE (4.500 biztanle inguru): Benedicte Luberriaga
Sorpresarik ez da izan Azkainen. Hala, Benedicte Luberriaga zentrista (Entzun Azkaine) gailendu da botoen % 42,73rekin.
EH Baik babesten duen Elorri Manterola ezkertiar abertzalea izan da bigarrena (Azkaine Bai), botoen % 38,16rekin eta Jean-Luis Laduche (Nahi dugun Herria), botoen % 19,11rekin geratu da.
MAULE (3.000 biztanle inguru): Louis Labadot
Louis Labadot 83 urteko egungo auzapez komunistak irabazi ditu gaurko hauteskundeak botoen % 47 eskuratuta (Union Citoyenne). Beste sei urte egingo ditu, beraz, karguan.
Beñat Elkegaray (Aitzina Maule), EH Baik babesten duen hautagaiak bozen % 35 eskuratu ditu, eta Armanda Accoce (Agir ensemble pour Mauleon) zentro eskuineko hautagaiak % 18 eskuratu du.
BESKOITZE (2.900 biztanle inguru): Pascal Jocou
Ezusterik ez, Lapurdiko ipar-ekialdeko udalerrian. Pascal Jocou (Beskoitze zuekin) egungo auzapeza izan da bozkatuena, boten % 52,07rekin.
Theo Salomon abertzaleak (Beskoitze Elgarrekin/Ensemble) emaitzak ondu eta bigarren geratu da botoen % 27,34rekin; eta Catherine Errecart (Briscous, Bezkoitze, cap sur l’avenir) zentro eskuineko hautagaia izan da hirugarrena botoen % 20,58rekin.
ARBONA (2.500 biztanle inguru): Guillaume Fourquet
Orain arteko alkatea ez da aurkeztu hauteskunde hauetara, eta ondorengo bi hautagaien arteko norgehiagoka estua izan da:
Guillaume Fourquet (Arbona Batua) gailendu da 812 bozekin eta EH Baik babesten duen Beñat Arlaren zerrendak (Biharko Arbona) 689 boto lortu ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.