Alkatetzak argituta, Euskal Hirigune Elkargorako lehia irekitzen da orain
Apirilean erabakiko da zein izango den Ipar Euskal Herriko erakunde administratiboaren lehendakari berria. Jean Rene Etchegaray Baionako alkatea izan da 2017tik karguan, baina Iriart zein Etxeleku ere hautagai izan daitezke.
Ipar Euskal Herriko udal bozketen argazkia argitu ostean, apirileko Euskal Hirigune Elkargoaren eraketa da hurrengo hitzordu handia.
2017an sortu zen erakundea, 158 udalerrirentzat egituraketa administratibo bateratua lortzeko helburuz, eta Baionan du egoitza. Frantziako Estatuaren legediari jarraiki, elkargoaren barneko udalerriei eskumen gehiago ematen zaizkie. 100 milioi euroko aurrekontu du eta Jean Rene Etchegaray Baionako alkatea izan da hasieratik lehendakaria.
Herriko bozetako emaitzen arabera osatzen da Euskal Hirigune Elkargoa. Herri gehienek -143 herrik- ordezkari bakarra dute batzar orokorrean eta handiagoek tamainaren arabera: Bidartek, Kanbok, Ziburuk, Mugerrek eta Hiriburuk 2; Bokalek, Hazparnek, Senperek eta Uztaritzek 3; Urruñak 4; Donibane Lohizunek 6; Hendaiak 7; Biarritzek 11, Angeluk 17 eta Baionak 22.
Bederatzi urte daramatza karguan Etchegarayk baina bi hautagai berri ere izan daitezke, Baionan EH Bairen izenean aurkeztu den Jean Claude Iriart eta Kanboko bozak irabazi dituen Pello Etxeleku. Aliantzak egin beharko dituzte kargua hartu nahi izatera.
2020an EH Bai barnean zalantzak izan ziren Alain Iriart aurkeztu edo ez Etchegarayri elkargoaren lehendakaritza lehiatzeko, baina ezezkoa erabaki zen. Azken legealdian, ordea, lehen aldiz bi “talde politiko” sortu dira elkargo barnean: 2022an Pello Etxeleku Kanboko ordezkariak gidatuta “Elkarrekin Herriarentzat” taldea aurkeztu zen barnealdeko ahotsa eramateko bereziki, 40 bat auzapez eta hautetsirekin. Eta, hilabete gutxi beranduago “Bil Gaiten” taldea sortu zen, EH Bairen inguruko 30 bat hautetsirekin. EH Baiko guztiek ez zuten sustengatu, ordea.
Hauteskunde gauean galdetuta, Iriartek ez du argitu postura aurkeztuko den, eta Etxelekuk ere ez du argitu Euskal Elkargorako lehendakaritzaren bila joango ote den. Ateak zabalik utzi ditu, baina horri buruzko erabakirik hartu aurretik Kanboko herri kontseilu berria osatu nahi duela adierazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Erkidegoak Migrazio Itunaren aplikazioan sartzeko eskatu diote Europari Pradalesek eta Clavijok
Ursula Von Der Leyeni zuzendutako gutun batean, lehendakaria eta Kanarietako presidentea kexu dira ekainaren 12tik indarrean dagoen itun horren inguruan "ez dagoelako elkarrizketarik, ez koordinaziorik ezta plangintzarik ere Espainiako Gobernuarekin".
Feijook baztertu egin du Sanchezen aurka zentsura-mozioa aurkeztea, baina Gobernuko kideak estutu ditu
PPko buruak baieztatu du babes nahikorik gabe ez duela zentsura-moziorik aurkeztuko. Hala ere, Sanchezek hauteskundeek deitu ditzala exijitu diezaioten eskatu die Exekutiboaren kideei.
Lehendakariak eta Sanchezek aldebiko batzorde berri bat egingo dute abuztua baino lehen
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak nabarmendu du balio handikoak direla adostutako bi eskumen eskualdaketak.
Auzitegi Gorenak 24 urteko kartzela-zigorra ezarri dio Jose Luis Abalosi eta 19koa Koldo Garciari, ustelkeriagatik
Auzitegi Gorenak aho batez eman du epaia, eta Victor de Aldama enpresaburuari ere eragin dio, lau urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri baitiote.
Botere Judizialaren Kontseiluak atea zabaldu du Peinado epaileari espedientea irekitzeko, Poliziari egindako aipamenengatik
Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak trafiko azterketen eta nekazaritza aseguruen transferentzia sinatuko dute astelehen honetan
Azterketen eta aztertzaileen antolaketa, zirkulazio-baimenak ematea eta ibilgailuen matrikulazioa eskualdatuko dira, baita bide-azterketa eta berreziketarako zentroen kudeaketa ere. Nekazaritzako aseguruei dagokienez, ENESAren funtzioak bere gain hartuko lituzte Jaurlaritzak.
Peinadori espedientea irekitzea aztertuko du Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, Poliziari buruz esandakoagatik
Begoña Gomez auzipetzeko kaleratutako autoan epaileak esan du Poliziak ihes egiteko laguntza eman liezaiokeela Espainiako Gobernuko presidentearen emazteari.
Peinado epaileak Begoña Gomez epaitzea erabaki du, eta pasaportea kendu dio
Espainiako Gobernuko presidentearen emazteak ustez egindako delituak ikertzen ari da epailea, eta ahozko epaiketa abiatu aurretik hartu ditu kautelazko neurriak. Halaber, Espainiatik ateratzea debekatu dio, eta hamabostean behin epaitegian agertu beharko du. Defentsaren abokatuak helegitea jarriko du.
Londresera Euskadi "kritikatzera" eta etxebizitzaz hitz egitera joatea egotzi dio EAJk EH Bilduri, bere ekarpena "zero" izan arren
Iñigo Ansola EAJren BBBko presidenteak Pello Otxandiano Eusko Legebiltzarreko EH Bildu koalizioko burua kritikatu du aste honetan Londresera joateagatik, EH Bilduk etxebizitzari buruz egindako proposamena aurkeztera, "Euskadi zalantzan jarri eta kritikatzeko". Horren harian, Euskadin etxebizitza publikoa eraikitzeko egin duen ekarpena "zero" dela esan du.
Anduezak esan du PSE-EEk gogoz, esku garbiz eta indarrez jarraitzen duela udal eta foru hauteskundeetarako
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak adierazi du sozialistek herritarren kezkak konpontzeko lanean jarraitzen dutela. Datorren urteko udal eta foru hauteskundeei begira, gogoz, esku garbiz eta indarrez jarraitzen dutela esan du.