Baionako gotzainak Urruñako erretorea baztertu du adingabe batek sexu-abusu salaketa jarri diolako
Marc Ailletek Baionako elizbarrutian apaiz gisa jardutea debekatu dio Xavier Zabaletari, Besiers herrian adingabe bati ustez egindako abusuen salaketa baten berri izan ostean. Zabaletak ukatu egin ditu akusazioak.
Urruñako San Bixintxo eliza.
Marc Aillet Baiona, Leskarre eta Oloroeko gotzainak, Urruñako erretorea, Xavier Zabaleta donostiarra, apaiz gisa dituen funtzio publikoetatik baztertu du, adingabe bati ustez sexu-abusuak egiteagatik bere aurka jarritako salaketa baten berri izan ondoren; Urruñara iritsi aurrekoak omen dira gertaerak. Zabaletak ukatu egin ditu leporatzen zaizkion delituak.
Montpellierko artzapezpikuak 2024ko ekainaren 14an aurkeztu zuen salaketa Besiersko Fiskaltzaren aurrean. Herri horretan gertatu omen ziren aipatu abusuak, Zabaletak bertan lan egiten zuen garaian. Salaketa, beraz, lehenagokoa bada ere, Baionako apezpikutzak ez du horren berri izan aurtengo martxoaren 11ra arte.
Ailletek ohar batean azaldu duenez, Besiersko fiskalak diskrezioari eustea eskatu zion, eta ez abiatzea Zabaletaren kontrako prozedurarik, harik eta horrek Poliziaren aurrean hitz egin arte, haren egoeraren berri eduki eta, ondorioz, ikerketa arriskuan jartzea saihesteko.
Galdeketa hori egin ondoren, joan den ekainaren 3an, Ailletek kautelazko neurri zorrotzak hartu ditu bere aurka. Zehazki, Baionako elizbarrutian edozein ministerio publikotan jardutea debekatu dio, baita aitorpenak ematea ere.
Aita Xavier Zabaleta, Jesusen Bihotz Sakratuaren kongregazioko kidea, Urruñako San Bixintxo elizan aritu da 2022ko irailaren 1etik aurrera, kongregazioko agintariekin hiru urterako egindako akordio batekin.
Horren harira, Aillet gotzainak oharrean azaldu duenez, aita Zabaletaren lagapen hitzarmena amaitu denez, Baionako elizbarrutian izan dituen eginkizunak ere amaitu dira. Abadea bere erlijio-elkartera itzuli da, zeinak "babesa emango dion aurrerantzean".
Baionako elizbarrutia prest agertu da "agintari judizialekin erabateko lankidetza izateko, egia osoa ezartzen dela bermatzeko". Era berean, Zabaletaren errugabetasun presuntzioari eutsiko diola ziurtatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ospakizuna lehertu da Orion eta Donostian, Kontxako bandera irabazita
Ospakizunetan dira igande osoan Orion, herriko arraunlariek Kontxako Bandera eraman ostean: 34. astindu dute gaur. Herritarren babesa jaso dute beste behin ere arraunlariek. Eguneko beste txapeldunak Arraun lagunakekoak izan dira. Eguerdian hasi dute ospakizuna zaleekin, Kontxako bandera preziatua bosgarrenez irabazi ondoren.
Lurraldebusek Donostiatik Eskuzaitzeta industrialdera eta Zubietara doan linea berria estreinatuko du irailaren 21ean
Linea berriak industrialdeko langileei emango die zerbitzua, baita Zubietako espetxera joaten direnei eta Zubietara joaten diren Realeko zaleei ere.
Giro aparta Kontxako Banderaren bigarren jardunaldian
Kontxako Banderaren bigarren jardunaldiak jai giroz bete du Donostia, kolore ugariz. Familiek, gazteek eta beteranoek traineruen emozioa partekatu dute, eta ertzetatik animatu dituzte euren taldeak. Poza bereziki nabaria izan da Arraun Lagunak eta Orio taldeen zaleen artean, euren traineruen garaipena ospatu baitute.
Imsersoren bidaiak bihartik aurrera egongo dira eskuragarri Hego Euskal Herriko pentsiodunentzat
Nafarrentzat astelehenean abiatuko da plaza eskuratzeko epea, eta EAEko pentsiodunentzat, asteazkenean. Guztira, ia 900.000 plaza eskainiko dira penintsulako kostaldera eta uharteetara joateko edo bospasei eguneko bidaiatxoak egiteko.
Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela
Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.
Ceutako 860 migratzaile baino gehiago aldi baterako instalazio egokitu berri batera eraman dituzte
Jaurlaritzak 4.300 plaza inguru izango ditu aldi baterako, eta datozen egunetan 6.000 plaza baino gehiago izango direla aurreikusi du.
AEBk Kuban ezarritako "setioa" salatu dute Bilbon, Silvio Rodriguezen kontzertuaren aurretik
Manifestariek Kubako eta hainbat herri zapalduren banderak eraman dituzte. "Nazio Batuetan urtero giza eskubideen urraketa masiboa gaitzesten den arren, gobernu gehienak geldi daude", salatu dute. "Argia eta Indarra Kubarentzat. Blokeoaren aurka, Energia Kubarentzat" kanpaina solidarioa babesteko ere balio izan du protestak.
Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian
Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.
Zarrakazteluko baso sutea eragindakoa ote den ikertzen ari dira
Garrak atzo piztu ziren Corral Nuevo inguruan, eta gaur arratsaldean egonkortu dituzte. Eremuan ez zegoen nekazaririk lanean, eta, hori dela eta, Foruzaingoak susmoa du nahita piztutakoa izan zela.
Bost gasolindegi Margaritan, 30 laguneko herrian, bizilagunen desesperaziorako
Gasteizko Margarita kontzejuan, bizilagunak kexu dira beste gasolindegi bat jarri nahi dietelako, bosgarrena bailitzateke. 30 bat biztanle diren herrixka honetarako sarbideak dagoeneko kolapsatuta daudela diote, eta gainera salatzen dute, kamioi gidariek ez dutela askotan oso gizalegez jokatzen.