Ezkerreko alderdiek Errepublikaren berrezarpena aldarrikatu eta faxismoa salatu dute Gasteizen
Errepublikako Gobernuaren aurkako estatu kolpearen 90. urteurrenean, EH Bilduk, Ahal Duguk, Ezker Anitzak, Berdeak Equok eta Sumarrek "olatu erreakzionarioaren" aurkako "fronte antifaxista" osatzeko deia egin dute, eta "eskubide sozial, kolektibo eta nazionalak" blindatzeko prozesu "herrikoi eta errepublikarraren" bideari ekitea eskatu dute.
EH Bildu, Podemos Euskadi, Ezker Anitza, Berdeak Equo eta Sumar Mugimendua ezkerreko alderdiek "fronte antifaxista" baten beharra aldarrikatu dute larunbat honetan Gasteizen, "olatu erreakzionarioari" aurre egiteko. Horrez ganera, "Estatua demokratizatzeko herri prozesu berri bati" ekiteko deia ere egin dute..
Alderdiek ekitaldi bat egin dute Arabako hiriburuko katedral berriaren aurrean, 1936ko uztailaren 18ko estatu-kolpearen 90. urteurrena dela eta. Gogorarazi dute duela 90 urte, militar talde batek, "enpresariek, aristokratek, lurjabeek eta eliza katolikoaren hierarkiak lagunduta", estatu-kolpe bat ematea erabaki zuela "Errepublikako Gobernuaren, gobernu legitimoaren", aurka. Sinatutako manifestuan, adierazi dute kolpeak "porrot" egin zuela eta hiru urteko gerra ekarri zuel, baita "errepresioa eta askatasun eza" nagusi izan ziren 40 urteko diktadura ere.
Alderdi hauen idatziaren arabera, gaur egun ere, "olatu erreakzionarioak mundua astintzen du", eta Espainiako Estatua "ez dago olatu horretatik at". Aldi berean, PPri eta Voxi "bloke erreakzionarioa" osatzea egotzi diete.
Egoera horren aurrean, defendatzen dute "beharrezkoa dela fronte zabalak eta gutxieneko programak egituratzea", eta dei egiten dute "herri-prozesu errepublikar, demokratiko, munizipalista eta internazionalista" berri batera batzeko, "eskubide sozialak, kolektiboak eta nazionalak blindatzeko eta zigorgabetasuna eta ustelkeria amaitzeko". Era berean, "Estatu zein Europa mailako fronte antifaxista" osatea eskatzen dute,"klase herrikoientzako erabateko alternatiba demokratiko eta ilusionagarria" bultzatuko duena.
Azkenik, "berdintasuna, justizia, elkartasuna, feminismoa edo aniztasuna bezalako balioak" babesteko deia egiten dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik