Bilboko Udala
CAFen kontrako protesta batek Bilboko tranbia geldiarazi du eta Ertzaintzak pertsona bat atxilotu du
Atxilotuak identifikatzeari uko egin dio, Segurtasun Sailaren arabera. Atxilotzeko unean liskarra sortu da, eta Ertzaintzaren lau agente zauritu dira. Protestaren deitzaileek jakinarazi dutenez, hainbat pertsona zauritu dira, jasotako kolpeen ondorioz.
Bilboko 76. San Tomas Azokak 243 etxola eta 166 postu hartuko ditu, Areatzan
BBKk antolatuta, tradizioa, elkartasuna eta jasangarritasuna batuko ditu eta 100.000 pertsona inguru biltzea espero da, 09:00etatik 20:00etara. Aurten, 4.500 babarrun anoa banatuko dira Bizkaiko Sukaldarien Bilkura Fundazioaren (Bisubi) eskutik.
Zea Mays, euskara 30 urtez kantuz zabalduz
Bilboko Udalak, euskararen nazioarteko egunaren ospakizunaren barruan, Zea Mays taldea omendu du euskarari egindako ekarpen handiagatik. Esker onez eta hunkituta jaso dute, eta azpimarratu dute 30 urte gehiagoz euskaraz abesten ibiliko direla, munduan zehar.
Asier Abaunza: "Martzanako zenbait ostalarik ez dute terrazak kentzeko agindua bete nahi izan"
Bilboko Hirigintza zinegotziak azaldu du terrazak kentzeko agindua Kosta Zuzendaritzak ezarri duela. Era berean, ohartarazi du 3.000 eurorainoko zehapenak izan ditzaketela neurria bete ezean, eta gogorarazi du zer kautelazko neurri ezarri agindua eman zutenek erabaki behar dutela.
Artxandako funikularra itxiko dute hiru egunez, mantentze-lanak egiteko
Udalak jakinarazi duenez, autobus zerbitzu berezia (E5 linea) martxan jarriko da, Bilbo eta Artxandaren arteko garraioa indartzeko. Zerbitzu hori A7 lineako ohiko autobusaren osagarri modura emango da, azken horrek normaltasunez jarraituko baitu.
Delituen gorakadaz eta segurtasunaren pertzepzioaz aritu dira Bilbon, Basque Segurtasun Foroan
Segurtasun mota guztiei buruz aritu dira dinamika parte-hartzaile batean 50 eragile inguru, Bilboko alkatea eta Segurtasun sailburua buru izan dituen ekitaldian.
Gizartearen sentimenduak kontuan hartuz egin behar den lana dela azpimarratu du Juan Mari Aburtok. Bingen Zupiriaren ustez, berriz, alderdi politiko batzuek nahita lotzen dituzte segurtasun eza eta migrazioa. Eztabaidari heldu eta modu gardenean aurre egiteko beharra nabarmendu du.
Bilbok 751 milioi euroko aurrekontua izango du 2026an, aurten baino % 4,5 gehiago
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak udal aurrekontuen proiektua aurkeztu du, herritarren "beharrizanekin koherentea eta jasangarria" dela iritzita. Santutxuko ertzain-etxe berria, Deustuko suhiltzaile-parkea eta Emakumeen Etxea dira aurreikusten diren proiektu handienetako hiru. Gainera, Segurtasuna, Etxebizitza eta Zerbitzu Publikoak izango dira aurrekontuen ardatzak, Aburtoren hitzetan.
Arratoi ugari agertu dira Bilboko Deustu eta San Ignazio auzoetan
Izurrite honen jatorria Zorrotzaurreko obretan dago. Karraskariek bizilekuz aldatu behar izan dute, eta itsasadarraren beste aldera joan dira janari bila. Udalak esan du arratoien populazioa gutxitzeko lanean ari dela.
Bilboko Aste Nagusia, noiz? Eztabaida puri-purian dago kalean
Bilboko jaiak, normalean, abuztuaren 15aren ondorengo lehen larunbatean hasten dira, eta hori dela-eta, aurten oso goiz izan dira, 16tik aurrerako astea. Horrek ondorio nabarmena izan zuen jendearen erantzunean: jende gutxiago ibili zen lehen egunetan, eta, besteak beste ostalariak oso haserre ziren. PPk eskatuta udalean aztertu dute jaiak beti azken astean izatea, baina proposamena ez da atera. Hori bai, afera kalean puri-purian dago.
Shigellosi agerraldi batek alarmak pitzarazi ditu Bilbon
Eusko Jaurlaritzak bost kasu atzeman ditu Bizkaiko hiriburuan, eta hiru kasu ikertzen ari da.
Europa Ligako finalak 52 milioi euroko eragin ekonomikoa izan du EAEko ekonomian
Pasa den maiatzean Bilbon jokatutako finalaren inpaktuari buruz Ikertalde taldeak egindako txostenaren arabera, ekitaldiak ia 30 milioi euroko ekarri ditu EAEra, eta Barne Produktu Gordinean eragin zuzena du.
Casilda Iturrizar parkeko kioskoa itxiko dute, inguruko zuhaitz batek kalteak eragin dituela ikusita
Itxiera 20 urteko emakidaren amaierarekin bat dator, eta hobekuntza-lanen ondoren lizitazio berri bat egingo dute.
Aburto: "Lekukoen arabera, tiroketa bat izan da Otxarkoagan, baina oraingoz ez dugu frogarik ezta bala-zorrorik aurkitu"
ETB1eko Egun On, Euskadi saioan izan da Bilboko alkatea, eta egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, Ertzaintzak ikerketa abiatu du bart Otxarkoaga auzoan izan omen den tiroketa dela eta. Adierazi du pertsona bat identifikatu dutela, baina oraingoz ez dute inor atxilotu.
Bilboko metroaren energia, Bilbobusen elikagarri
Bilbobuseko autobus elektrikoak Bilboko metroaren energiaz baliatzen dira gauean kargatzeko. Bilboko metroaren potentzia Bilbobuseko kotxetegietara eramaten dute, hurbilen dagoen azpiestaziorainoko konexio baten bidez, eta energia 14 karga-puntutan banatzen da. Proeiktuari esker, orain arte, 426 tona CO2 aurreztu dira.
Aburtok ere "arazo bat" ikusten du arma zurien erabilerarekin zenbait "kulturatan"
Bilboko alkateak onartu du segurtasuna dela bere lantaldearen "kezkarik handiena", eta "lan bateratua" egiteko deia egin du. Fiskaltzak eta epaileek ere "zeresan handia" dutela azpimarratu du, "zigorgabetasun sentsaziorik" ez izateko.
Eusko Jaurlaritza eta Aldundiak, baloraziorik onena jaso duten erakundeak; Espainiako Gobernuak ez du gainditu
EITB Focusek erakundeek egiten duten kudeaketa baloratzeko eskatu die euskal herritarrei, Europar Batasunetik hasi eta bizi garen udaleraino. Eusko Jaurlaritza da nota onena lortu duena, 10etik 6.
Miguel Unamunori omenaldia, haren jaiotzaren 161. urteurrenean
Bilboko Udalak omenaldia egin dio astelehen honetan Miguel de Unamunori, 1864an jaio zela 161 urte bete direnean. Ekitaldian, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak lore-eskaintza egin du, eta Unamuno deskribatu du "kulturarekin, askatasunarekin eta giza duintasunarekin konprometitutako bilbotar" gisa.
VTCak salatzeko protesta egingo du astelehenean Bilbon 200 taxik baino gehiagok osatuko duten karabana batek
Taxistek Uber eta Cabifyren gaineko kontrol eraginkorrak eskatzen dituzte. Bien bitartean, taxien federazioak horien erreibindikazioa babestu du, nahiz eta mobilizazioarekin bat egin ez.
Ehun bat ontzik itsasadarra zeharkatu dute Santurtzitik Palestinaren alde
Santurtzitik abiatu da itsas martxa Bilboko Itsas Museora, eta giza kate batek egin dio harrera bertan.
Aburto: "Min izugarri handia ematen dit Bilbo ordezkatzen ez duen taldetxo baten irudiak ikusteak"
"Bilbo solidario eta bakezale baten irudia eskaintzeko aukera izan genuen atzo", deitoratu du Bilboko alkateak. "Indarkeria erabiltzea eta txirrindulariaren bizia bera ere arriskuan jarri… Ez, ez eta ez", azpimarratu du.