Hiri-mugikortasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbok TAOa ezarri du Zorrotzaurreko hegoaldean, 150 aparkaleku-plaza araututa

Bizitegi-eremu horretan, egoiliarrek denbora-mugarik gabe aparkatu ahal izango dute, eta datozen urteetan 550 plaza inguru izatea aurreikusten du Udalak.

Bilboko Udalak TAO aparkaleku erregulatuko gune bat ezarri du astelehen honetan, Zorrotzaurreko uhartearen hegoaldean. Lehen fase honetan, Deustu-Zorrotzaurreko Erriberan 150 aparkaleku inguru arautu ezarri dira.

Neurri hori pixkanaka zabaltzen joango da, inguruko urbanizazio-obrek aurrera egin ahala. Aurreikuspenen arabera, 400 bat plaza gehiago izango dira, guztira 550 plaza izan arte.

Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 19:00etara egongo da indarrean; larunbatetan, berriz, ez da zerbitzurik egongo, eta abuztuan goizez funtzionatuko du. Egoiliarrek dagokien txartela eskatu ahal izango dute, 50 euroren truke urtean, eta horri esker, denbora-mugarik gabe aparkatu ahal izango dute egokitutako eremuan.

Zure interesekoa izan daiteke

REALA SEVILLAN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal agintariak ere Sevillan dira, eta Pradales pronostikoa egitera ausartu da: "Realak 1-2 irabaz dezala"

Jarraitzaileen artean ez dira falta euskal erakundeetako ordezkariak ere, Imanol Pradales lehendakaria buru dela. Jon Insausti, Donostiako alkatea, eta Eider Mendoza, Gipuzkoako Ahaldun nagusia ere Sevillara joan direnen artean daude. Guztiak Realeko presidentearekin batera ibili dira goizean realzaleekin giroa partekatzen. Lehendakaria harro azaldu da ikusten ari den portaerarekin, herri baten izaera erakusten duen portaera dela azpimarratuz. Ziur da kopa etxera etorriko dela, eta bere pronostikoa egiten ausartu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X