Mossoak ikastetxeetara eramateko plan pilotuak Kataluniako Hezkuntza komunitatea asaldatu du
Generalitateak Esquadra Mossoak 14 ikastetxetara joan daitezen nahi du, uniformerik gabe eta armarik gabe, bizikidetza hobetzeko helburuarekin. Programa pilotuak, baina, Kataluniako Hezkuntza komunitatea asaldatu du.
Kataluniako Generalitateak DBH, Batxilergo eta Lanbide Heziketako 14 institututara Esquadra Mossoak eraman nahi ditu, uniformerik eta armarik gabe, bizikidetza hobetzeko helburuarekin. Programa pilotua da, eta asmoa da apirilean bertan martxan jartzea.
Kataluniako Hezkuntza Sailak programan parte hartuko duten zentroen izenak publiko egin ez dituen arren, sindikatuetako iturrien arabera, programa, besteak beste, Hospitalet de Llobregateko eta Viceko hezkuntza-eremuetan jarriko da martxan.
Proposamenak Kataluniako Hezkuntza komunitatea asaldatu du, eta dagoeneko hiru ikastetxetako irakasleek uko egin diote proba pilotu horretan parte hartzeari. Protestak ere izan dira programa abian jartzekoak diren hainbat ikastetxetan. Neurriaren eraginkortasuna zalantzan jartzen dute eta eskola-ingurunean “ezkutuko zaintza-mekanismoak” sartzea arriskutsua dela ohartarazi dute.
Protestak protesta, Generalitateko Gobernuak bere plan pilotua defendatu du, eta ziurtatu du ikastetxeetan agenteak ibiltzea “borondatezkoa” izango dela beti, eta ez dutela "inor ekimenean parte hartzera behartuko". Era berean, nabarmendu du proiektua 2025eko irailean hasi zela lantzen, hainbat eragilek laguntza eskatu zutelako ikastetxeetako gatazkak kudeatzeko eta prebentzioa hobetzeko.
Testigantzak, Euskadi Irratian
Oier Ibarguren Bartzelonako Lanbide Heziketako irakasleak Euskadi Irratiko mikrofonoen aurrean adierazi duenez, neurriak “zalaparta eta harridura” sortu du komunitatean. Hala, kritikatu egin du erabakia, poliziak ikastetxeetako gatazka eta gorabeheretan esku hartzeko langile egokiak ez direlakoan, “benetako arazoa egiturazkoa" dela irizten baitio. Ildo horretan, gogorarazi du ikastetxeek denbora daramatela hezkuntza-baliabide gehiago eskatzen, hala nola “psikopedagogoak sartzea, irakasleak gehitzea eta ratioak murriztea”.
Aloña Gorostidi Kataluniako Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakasleak esan du prentsaren bidez izan duela neurriaren berri, eta kezkatuta agertu da horrelako ekimenak beste hezkuntza-etapetara zabaldu daitezkeelako, hala nola Lehen Hezkuntzara.
Aduna Olaizola USTEC sindikatuaren koordinatzaileak (Kataluniako hezkuntza-sindikatu nagusietako bat da) gogorarazi du erabakia “adostasunik gabe” hartu dela. Guztia “zentzugabea eta iluna” izan dela esan du, eta azpimarratu du gaia ez dela "inongo negoziazio mahaitik pasatu”.
Hala, esan du esaldi bakar batekin daudela ados Generalitatearekin. “Egia da bizikidetza zaila izaten ari dela. Horrekin ados gaude, baina diagnostikoa guztiz okerra da: giza baliabide gutxi ditugu, eta hori da irakasleek aspalditik eskatzen dutena. Erantzuna hezkuntza da, eta ez indarra ”.
Zure interesekoa izan daiteke
Martxoak 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniako ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.