TAOa Zorrotzaurrera iritsiko da
Martxoaren 16an sartuko da indarrean, eta bertako bizilagunek dagoeneko eska dezakete egoiliarren txartela.
Bilboko Udalak urrian iragarri moduan, datorren martxoaren 16tik aurrera TAOa Zorrotzaurre helgoaldera zabalduko da. Lehen fasea izango da, eta obrek aurrera egin ahala zabaltzen joango da, Deustu-Zorrotzaurreko Erribera eremua osatu arte.
Guztira, lehen fase honetan 150 aparkaleku inguru arautuko dira, eta datozen urteetan 400 inguru gehituko zaizkie, aurreikusitako 550 plaza ingurura iritsi arte, Udalak astelehen honetan jakinarazi duenez.
Hegoaldeko eremu horretan sektore berdea eta urdina egongo dira, eta bertako bizilagunek gaurtik aurrera eska dezakete egoiliarren txartela.
Ordutegiari dagokionez, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 19:00etara izango da.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera