Errekaldeko lantegi zaharrak eraitsi eta 400 etxebizitza eraikiko dituzte
Bilboko Udalaren arabera, etxebizitzak eraikitzeko obrak "datorren urtean hasiko dira, dena ondo bidean".
Errekaldeko industria lantegi zaharrak. Argazkia: Bilboko Udala
Bilboko Udalak Errekaldeko industria lantgi zaharrak eraitsi eta 400 etxebizitza eraikiko ditu, eta horietatik % 40 babes publikokoak izango dira. Halaber, 2.950 metro koadroko espazio libre publiko handia sortzea aurreikusten du.
"Dena ondo bidean", etxebizitza horiek eraikitzeko lanak datorren urtean hasiko dira, Bilboko Udalaren aurreikuspenen arabera.
Errekaldeko eremu hori eraldatzeko planak 400 etxebizitza inguru eraikitzea ahalbidetuko du. Horietatik % 40, gutxienez, babes publikoko araubideren baten pean izango dira, eta etxebizitza publiko horien erdiak, gutxienez, erregimen orokorreko babes sozialeko etxebizitzak izango dira.
Gainera, etxebizitza babestu horietako batzuk alokairura bideratu beharko dira.
Horrez gain, erabilera publikoko ekipamendu eta zerbitzuetarako bi lokal eraikiko dira (1.500-1.700 metro koadrokoak), berdeguneak eta Larrakistutik Ametzola parkeraino oinezkoentzako ibilbide bat jarri nahi da.
Orotara, eraldatuko den eremuak 17.538 metro koadroko azalera du, Severo Unzue eta Diaz Emparanza Doktorearen kaleen artean.
Bilboko Udalaren arabera, inguru horretan guztian egin den operaziorik "handiena" da, bai azalerari eta baita eraikiko diren etxebizitza kopuruari dagokionez ere.
Lan horiek egiteko 10 industria pabilioi eraitsiko dira. 10 horietatik 8 eraisteko lizentziak eman dituzte eta beste biak onartzeko lanean ari dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera