Bilboko eta Donostiako konpartsen larunbat arratsaldeko desfileak bertan behera, denboraleagatik
Euri eta haizea dela eta, Bilboko Udalak bertan behera utzi ditu larunbat honetako hainbat ekitaldi baina gaueko desfileari eustea erabaki dute. Donostian, hasi eta gutxira erabaki dute desfilea bertan behera uztea.
Oriana denboraleak inauteri jaiak zapuztu ditu Euskal Herriko hainbat tokitan. Bilbon, esate baterako, hainbat aldaketa egin behar izan ditu Udalak eta bertan behera utzi dituzte hainbat ekitaldi. Gaur ez da kiliki eta erraldoirik izan Bilbon eta Gargantua ere ez da izango.
Arratsaldean egitekoa zen konpartsen desfilea ere bertan behera utzi dute baita mozorro lehiaketa ere.
Gaueko erromeria, dena dela, mantentzea erabaki dute. Plaza Barrian izango da erromeria, 22:30etatik aurrera.
Gauzak ondo, datorren astean ospatu nahi dute desfilea.
Donostian ere bertan behera utzi behar izan dute larunbat arratsaldeko inauterietako desfilea, eguraldi txarra dela eta.
15:00etan haizeagatik eta euriagatik abisuak amaitu direla eta, desfilea egin ahal izatea espero zuten antolatzaileek baina hasi eta berehala izugarrizko euri-erauntsia bota du eta desfilea bertan behera utzi behar izan dute. Guztira 26 konpartsa ari ziren parte hartzen eta pena handia hartu dute.
Gauza ondon, bihar desfilatzeko zain geratu dira.
Portulagaleten, berriz, inauterietarako jarritako karpa desmuntatu behar izan dute gaur langileek.
Atzo denboraleak kalteak eragin zizkion eta badaezpada kentzea erabaki dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera