Bilboko Udalak erregularizazioarako 'kalteberatasun txostena' izapidetzen lagunduko die Bilbon bizi diren etorkinei
Astelehenetik aurrera, berariazko eta aldi baterako dispositibo bat jarriko du abian, immigranteak erregularizatzeko ezohiko prozesuaren barruan kasu batzuetan eskatzen den "kalteberatasun-txostena" errazago izapidetu dezaten Bilbon bizi diren etorkinek.
Apirilaren 20tik aurrera, Bilboko Udalak berariazko eta aldi baterako dispositibo bat jarriko du abian, etorkinak erregularizatzeko ezohiko prozesuan zenbait kasutan eskatzen den 'kalteberatasun-txostena' tramitatzen laguntzeko Bilbon bizi diren etorkinei.
Bilboko Udalak ostiral honetan jakinarazi duenez, zerbitzu hori Campo Volantineko 36. zenbakian egongo da, eta astelehenetik ostiralera egongo da martxan, 08:30etik 20:00etara. Aurrez eskatu beharko da hitzordua.
Aurretiko hitzorduaren sisteman sartzeko, udalaren webguneak (www.bilbao.eus) esteka espezifiko bat izango du hasierako orrian. Eskatzaileek identifikazioarekin joan beharko dute (pasaportea, inskripzio-zedula, bidaia-titulua).
Udalak gogorarazi duenez, 'kalteberatasun-txostena' ez da derrigorrezkoa eskatzaile guztientzat; izan ere, kasu hauetan daudenek bakarrik aurkeztu beharko dute: asilorik eskatu ez dutenek, Espainian lan egin dutela frogatu ezin dutenek, edo Estatuan zuzeneko familiarik ez dutenek (18 urtetik beherako seme-alabak, desgaitasuna duten seme-alabak edo bere ardurapeko aita edo ama).
Asiloa eskatu duela, lan egin duela edo familia mota hori duela froga badezake, ez du "kalteberatasun-txostena' behar.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera