Bilboko Udalak ez du atxilotuen jatorria argitaratuko "ekarpenik ez duelako egiten" eta "delituzko jarduera ez duelako justifikatzen"
Bilboko Udaleko osoko bilkurak PPren proposamen bat eztabaidatu du ostegun honetan, atxilotuen nazionalitatea publiko egitearen alde egiten zuena, eta Elkarrekin Bilbaoren beste bat, hori saihestea eskatzen zuena. Testu horien ordez, gobernu taldeak (EAJ-PSE) porposatutako aldaketa-zuzenketa bat onartu da -EH Bilduk babestu du, PPk aurka bozkatu du eta Elkarrekin abstenitu egin da-, zeinak gobernu taldeari eskatzen dion segurtasun-politika eta bizikidetza indartzeko, segurtasun itunaren esparruan.
Bilboko Udaltzaingoak ez du atxilotuen jatorria jakinaraziko, Segurtasun Sailak Ertzaintzarekin hartutako neurria ez bezala.
Bilboko Udaleko osoko bilkurak PPren proposamen bat eztabaidatu du ostegun honetan, atxilotuen nazionalitatea publiko egitearen aldekoa, eta Elkarrekin Bilboren beste bat, hori bera saihestea eskatzen zuena.
Testu horien ordez, gobernu taldeak (EAJ-PSE) porposatutako aldaketa-zuzenketa bat onartu da -EH Bilduk babestu du, PPk aurka bozkatu du eta Elkarrekin abstenitu egin da-, zeinak gobernu taldeari eskatzen dion segurtasun-politika eta bizikidetza indartzeko, segurtasun itunaren esparruan.
Esther Martinez PPko bozeramaileak azaldu duenez, segurtasunaren arloko profesionalek baliagarri jotzen dute datu horiek ezagutzea "operatiboak prestatzeko" eta "delinkuentziaren igoeraren edo jaitsieraren arrazoiak" aztertzeko. "Gardentasunari begira ere, herritarrok datu horiek ezagutzeko eskubidea dugu. Ertzaintzak egiten badu, Udaltzaingoak ere egitea da logikoena, estatistika komun bat ikusi ahal izateko", adierazi du.
Gainera, "herritarrei datuak ebasteak" dakarren "opakutasuna" salatu du, dioenez, indarkeriaz egindako lapurretagatik atxilotutakoen % 67k "jatorri zehatza" baitute. Azkenik, atxiloketak egin ditzan eskatu dio gobernu taldeari, Bizkaiko hiriburuan izango litzatekeen "segurtasun arazoari" irtenbidea emateko.
Gobernu taldetik, Amaia Arregi (EAJ) Segurtasun zinegotziak 'segurtasunaren aldeko ituna' ren erabilgarritasuna defendatu du (udal talde guztien babesa du, PPrena izan ezik), eta ohartarazi duenez, gaia ez da inoiz planteatu mahgai horretan, ezta egin izan diren ikastaro eta jardunaldietan ere. "Ikusten duguna da bizikidetza arazoak gero eta gehiago lotzen direla segurtasun ezarekin", zehaztu du. Azaldu duenez, delituak errepikatzearena "arazoa" da, baina "gutxi" direla azaldu du delituak errepikatzen dituztenak, zehazki, 2025ean Udaltzaingoak egindako 2.114 atxiloketetatik 275.
Bere aldetik, PSE-EEk adierazi duenez "delinkuentziaren zergatia argitzen duena ez da atxilotuen jatorria ezagutaraztea, "pobrezia edo zaurgarritasun soziala" baizik. "Jatorriak ez badu ezer argitzen zertarako balio du argitaratzeak", galdetu du Nora Abete zinegotziak. Halaber, "forman akatsa" dela uste du, "testuingurutik kanpoko datuak, datu partzialak eta selektiboak ematea ez baita gardentasuna", eta kritikatu duenez "talde politiko batzuek ez dituzte datu horiek eskatzen segurtasuna hobetzeko, beldurra areagotzeko, migratzaileak seinalatzeko eta immigrazioaren eta delinkuentziaren arteko lotura faltsua eraikitzeko baizik".
EH Bilduk "PPk berme eta eskubide prozesalak gutxietsi izana" deitoratu du, eta Maria del Rio bozeramaileak gogorarazi du Arartekoa bera ere Segurtasun Sailak atxilotuen nazionalitatea argitaratzeko hartutako erabakiaren aurka agertu dela. "Diskurtso xenofoboak eta gorrotoz beteak sartzeko segurtasunaren bandera astintzeari uzteko" eskatu die popularrei, bere ustez, "Europako eskuin muturraren ezaugarri" direnak.
Azkenik, Ana Viñalsek (Elkarrekin Bilbao) esan du eztabaida "kaltegarria" dela, eta esan du atxilotu baten nazionalitatea ezagutzeak ez duela "herritarren segurtasuna edo kohesio soziala hobetzen". "Herriak eta pertsonak seinalatu eta estigmatizatu nahi dira", adierazi du eta gaineratu du, halako eztabaidetatik "bizikidetzari kalte eginez botoak irabaztea" dela xede bakarra. Azkenik, "suarekin eta bake sozialarekin jolastea" leporatu dio PPri, "arduragabekeria etikoa"-z gain.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako grebarekin bat egingo dute Gasteizko txosnek
45 ikuskizun izango dira txosnetan, eta, horrez gain, beste hamaika proposamen kolektibo ezberdinen eskutik. Dozenaka kolektibok eta ehunka boluntariok dihardute egunotan auzolanean txosna gunea egokitzen. Testuinguru horretan, ikuskizunetako eta ekitaldietako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako greba egunarekin bat egingo dute.
Motor gidari bat hil da Lezon izandako trafiko istripu batean
Istripua GI-3440 errepidean gertatu da, Lezon, 18.00ak aldera. Osasun arloko langileak bertaratu dira, baina ezin izan dute suspertu, eta hil egin da. Istripuaren ondorioz, zirkulazioa eten egin behar izan dute bi noranzkoetan. Gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira.
La Oreja de Van Goghen abestiak ardatz, Donostia ezagutzeko tour turistiko bat sortu dute
Lander Agirreurreta donostiarrarekin batera, pop talde ezagunaren abestietan aipatzen diren txokoak bisitatu ditugu.
Txosnetako kontzertuak bertan behera hiru egunetan: abuztuaren 5ean Gasteizen, 14an Donostian eta 26an Bilbon
Kontzertuak bertan behera geratu dira ikuskizunetako langileek deitutako grebaren ondorioz.
Goizeko auto-ilaren ondoren, normaltasuna berreskuratu du zirkulazioak AP-8an eta A-1ean
Irteera operazioa dela eta, ibilgailu ugari pilatu dira goizean goizetik, Frantziatik penintsularen hegoaldera. Araban, A-1 autobidean, Gasteiz parean eta Madrilerako bidean sortu dira pilaketak.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, gazte bati lapurreta egiten eta hiltzen saiatzea egotzita
Atxilotua, 27 urtekoa, 21 urteko mutil baten furgonetan lapurreta egiten saiatu da lagun batekin, eta biktimak aurre egin die.
Bi pertsona zauritu dira Saratsan, bi ibilgailuk talka eginda
Istripua 18:00ak aldera jazo da, N-240-A errepidean. Gizonak gerrialdeko min arina izan du, eta emakumeak, berriz, hainbat kolpe jaso ditu, eta haren zaurien pronostikoa erreserbatua da.
Pertsona bat zauritu da A-8an, Muskizen, Bilborako noranzkoan, autoa iraulita
Istripua 17:55 aldera jazo da, eta ibilgailua A-8 autobideko eskuineko eta erdiko erreietan traban geratu da; ondorioz, kilometro bateko ilarak sortu dira inguruetan, Bilbora bidean.
Euskarabenturak Getxon amaitu du bere ibilbidea, 650 kilometro egin ostean
130 gaztek Euskal Herriko zazpi lurraldeak zeharkatu dituzte, euskara ahoan, lagun berriak eginez eta esperientziak bilduz bihotzean gordetzeko. Ostiral goizean erantzi dituzte duela 31 egun Atharratzen jantzi zituzten oinetakoak, baina abenturak utzi dien arrastoa ez dute inoiz ahaztuko.
Gasteizek 1.000 lokal etxebizitza bihurtzeko bidea ireki du
Proiektuak eraldaketatik kanpo utziko ditu Alde Zaharra, Zabalgunea, Arriagako zati handi bat eta Salburuko zein Zabalganeko finkatu gabeko eremuak, eta etxebizitza berriak titularraren ohiko bizileku iraunkor gisa erabili beharko dira.