EITB Focus
EITB Focusen inkesta
EAJ eta EH Bildu indartuta aterako lirateke, baina jeltzaleek aurretik jarraituko lukete
Foru eta udal hauteskundeetarako urtebete falta denean, EAJk eta, bereziki, EH Bilduk emaitzak hobetuko lituzkete, joera bipartidista sendotuz. Nafarroan, UPN izango litzateke lehen indarra, baina nekez izango luke gobernatzeko aukera; PSN eta EH Bildu lehian ariko lirateke bigarren indarra izateko.
EAJk bere nagusitasunari eutsiko lioke Bizkaian, baina EH Bilduk nabarmen egingo luke gora
Foru hauteskundeetarako urtebete falta denean egindako galdeketaren arabera, EAJk 2023ko emaitzak berdinduko lituzke, eta EH Bilduk 4 puntu egingo luke gora.
EH Bilduk aldea handituko luke Gipuzkoan, EAJk ere gora egin arren
EAJk emaitzak hobetuko lituzkeen arren, koalizio abertzaleak bere lidergoa sendotu eta 6 puntuko aldea lortuko luke, EITB Focusen arabera.
EAJ eta EH Bildu parez pare Araban, baina jeltzaleak aurretik lirateke
Foru hauteskundeetarako urtebete falta denean egindako galdeketaren arabera, hauteskundeak orain egingo balira, bai jeltzaleek bai koalizio abertzaleak 2 puntu baino zertxobait gehiago irabaziko lituzkete; PSE-EEk eta PPk, berriz, indarra galduko lukete.
UPN lehen indarra izango litzateke Nafarroan, gehiengotik urrun; PSN zein EH Bildu, bigarren izateko lehian
Eskuinaren batuketa (UPN, PP eta Vox) gehiengo osotik urrun geratuko litzateke; eta PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta ezker konfederalak gobernu aurrerakoi bat berrets lezakete.
Herritarren erdiek baino gehiagok uste dute bizi dugun egoera nahiko lasaia dela
Iritziak emateko askatasunaren inguruan ere galdetu du EITB Focusek. Galdetutakoen herenak esan du nahiago duela zenbait gairen inguruan iritzirik ez ematea jendaurrean. % 62,7k esan dute ez dutela arazorik iritzia lasai emateko.
Herritarrak pozik bizi kalitatearekin, baina kezkatuta etxebizitza, osasun sistema eta segurtasunarekin
EITB Focusen azken inkestan, herritarrek 7,6ko nota eman diote bizi kalitateari EAEn, eta 7,5ekoa Nafarroan. Etxebizitza da kezka nagusia udalerri gehienetan.
Euskal herritarren % 90 kezkatuta daude munduko gerrekin, eta % 75ek uste dute etorkizuna gatazkatsuagoa izango dela
Herritarren erdiek uste dute Europak bere defentsa indartu beharko lukeela, horrek baliabide publiko gehiago bideratzea ekarri arren. Lau herritarretik hiruk uste dute Europak AEBren menpekotasun txikiagoa izan beharko lukeela eta Txina bezalako potentziei begiratu beharko liekeela.
EH Bildu: "Etengabe gora doan indarra da EH Bildurena"
Nerea Kortajarena EH Bilduren bozeramaileak uste du urtebete barru izango diren hauteskundeetan 2023ko emaitza "historikoak" hobetuko dituztela.
EAJ: "Pozik gaude jendeak gure lana baloratzen duelako"
EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak oso positibotzat jo ditu EITB Focusen emaitzak. "Euskal gizarteak gure lanean konfiantza duela uste dugu", nabarmendu du.
PSE-EE: "Datu hauek berresten dute asmatu dugula gobernu honen ekintzaren norabidea ezartzen"
Ekain Rico PSE-EEren politika autonomiko eta politika publikoen idazkariak azpimarratu du EITB Focusek "beste inkesta batzuek 2023an jartzen gintuzten parametroetan" jartzen duela PSE-EE.
Vox: "Hazten ari gara, duela bi legealditik apartheid politikoa jasaten ari garen arren"
Amaia Martinez Voxeko bozeramaileak nabarmendu duenez, "azken lau hauteskunde autonomikoetan gora egin duen alderdi politiko bakarra gara".
PP: "Euskadiko inkestak ez dira fidagarriak"
Javier De Andres Euskadiko PPko presidenteak azpimarratu duenez, "CISen ikusten ari garen zenbait kontu ikusten ari gara hemen, EAJren agindupean daudenetan".
Sumar: "Babesari eusten diogu; ezker plurinazionalaren espazioa existitzen da oraindik"
Jon Fernandezek, Eusko Legebiltzarreko Sumarreko bozeramaileak, bere alderdiaren azken EITB Focusen emaitzak goraipatu ditu. "Espazio honetako alderdi politikoak proiektu komun bat eskaintzera deituta gaude", azpimarratu du.
Albiste izango dira: EiTB Focus inkesta udal eta foru hauteskundeetako boto-asmoaren inguruan, alerta laranja beroagatik eta krisia PSOEn
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Zeintzuk dira balorazio onena duten udal eta lurralde agintariak?
EITB Focusek udal eta lurralde mailako buruzagi nagusien ezagutza eta onespen maila aztertu ditu.
UPN lehen indarra izango litzateke Nafarroan, gehiengotik urrun; PSN zein EH Bildu, bigarren izateko lehian
Eskuinaren batuketa (UPN, PP eta Vox) gehiengo osotik urrun geratuko litzateke; eta PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta ezker konfederalak gobernu aurrerakoi bat berrets lezakete.
EH Bilduk aldea handituko luke Gipuzkoan, EAJk ere gora egin arren
EAJk emaitzak hobetuko lituzkeen arren, koalizio abertzaleak bere lidergoa sendotu eta 6 puntuko aldea lortuko luke, EITB Focusen arabera.
EAJ eta EH Bildu indartuta aterako lirateke, baina jeltzaleek aurretik jarraituko lukete
Foru eta udal hauteskundeetarako urtebete falta denean, EAJk eta, bereziki, EH Bilduk emaitzak hobetuko lituzkete, joera bipartidista sendotuz. Nafarroan, UPN izango litzateke lehen indarra, baina nekez izango luke gobernatzeko aukera; PSN eta EH Bildu lehian ariko lirateke bigarren indarra izateko.
EAJ eta EH Bildu parez pare Araban, baina jeltzaleak aurretik lirateke
Foru hauteskundeetarako urtebete falta denean egindako galdeketaren arabera, hauteskundeak orain egingo balira, bai jeltzaleek bai koalizio abertzaleak 2 puntu baino zertxobait gehiago irabaziko lituzkete; PSE-EEk eta PPk, berriz, indarra galduko lukete.
EAJk bere nagusitasunari eutsiko lioke Bizkaian, baina EH Bilduk nabarmen egingo luke gora
Foru hauteskundeetarako urtebete falta denean egindako galdeketaren arabera, EAJk 2023ko emaitzak berdinduko lituzke, eta EH Bilduk 4 puntu egingo luke gora.
Boto duala: Horrela aldatzen dira botoak hauteskundeen arabera
Silvan & Miracle enpresak azken EITB Focus inkestaren datuak aztertu ditu.
Zuzeneko boto-asmoa: EH Bildu indartsuagoa da emakumeen artean eta EAJ nagusi da 65 urtetik gorakoen artean
Silvan & Miracle enpresak EITB Focus inkesta berriak utzitako mikrodatuak aztertu ditu.
Albiste izango dira: Israelek Global Sumud Flotilla geldiarazi du, EITB Focus eta EITB Maratoiaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Herritarren % 43k Gernikako Estatutua hobetzearen alde egin dute, eta % 20k dagoen bezala mantentzearen alde
Euskal autogobernuaren etorkizunari buruzko eztabaida betean, EITB Focusek ondorioztatu du hamar euskal herritarretatik lauk Gernikako Estatutua hobetzearen aldeko apustua egingo luketeela, % 20k dagoen bezala uztea nahiago lukete, eta % 18k EAEk Estatuarekin duen harreman-estatus berri baten alde egiten dute.