EITB Focus
EITB Focusen inkesta
EAJ eta EH Bildu indartuta aterako lirateke, baina jeltzaleek aurretik jarraituko lukete
Foru eta udal hauteskundeetarako urtebete falta denean, EAJk eta, bereziki, EH Bilduk emaitzak hobetuko lituzkete, joera bipartidista sendotuz. Nafarroan, UPN izango litzateke lehen indarra, baina nekez izango luke gobernatzeko aukera; PSN eta EH Bildu lehian ariko lirateke bigarren indarra izateko.
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
EAJk bere nagusitasunari eutsiko lioke Bizkaian, baina EH Bilduk nabarmen egingo luke gora
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
EH Bilduk aldea handituko luke Gipuzkoan, EAJk ere gora egin arren
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
EAJ eta EH Bildu parez pare Araban, baina jeltzaleak aurretik lirateke
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
UPN lehen indarra izango litzateke Nafarroan, gehiengotik urrun; PSN zein EH Bildu, bigarren izateko lehian
Gehiago ikusi
Gehiago ikusi
2020/07/04 - 17:42
Gorrotxategik botoa eskatu du, krisitik ateratzeko politikak eskuinekoak ez izateko
Elkarrekin Podemos-IUk gastu soziala areagotzea proposatu du, Arrasaten egindako ekitaldi batean. "Gehien dutenek gehiago ordaintzea" ere mahaigaineratu du.
2020/07/04 - 17:32
Hainbat ustelkeria-kasurekin lotu du EAJ marka Maddalen Iriartek
EH Bilduko lehendakarigaiak ERCko Marta Vilaltaren babesa jaso du, Bilbon, larunbat honetan.
2020/07/04 - 17:27
Emakumeen aurkako indarkeria saihesteko inbertsioa % 30 handituko du EAJk
Bilbon, Iñigo Urkullu lehendakarigaiak berdintasun-arloko bere proposamenen berri eman du. Helburua da Euskadi genero-berdintasunik handiena duten herrialdeen artean kokatzea, Europa mailan.
2020/07/04 - 16:21
"Akordio ausartak ixteko ahalmena duela" adierazi du Equo Berdeakek
EAJk berdintasuna izan du hizpide; EH Bilduk, boto progresista; Elkarrekin Podemos-IUk, ezkerreko Gobernua; PP+Cs koalizioak, PSE-EE; eta PSE-EEk, interdependentzia.
2020/07/04 - 00:58
Bi atxilotu Donostian, Voxeko mitin batean izandako istiluengatik
Ertzaintzak polizia-karga egin du manifestariak sakabanatzeko. Horiek harriak, botilak eta petardoak bota dituzte, eta edukiontzi batzuk erre dituzte.
2020/07/03 - 22:55
Osasun publikoaren defentsa sutsua egin dute Idoia Mendia eta Salvador Illak
Osasun eta ekonomia krisi honetan ezkerra edo eskubia aukeratu beharra dagoela azpimarratu du Mendiak. Solidaritatea egoera honi aurre egiteko ezinbestekoa izango dela azpimarratu du.
2020/07/03 - 22:50
Murgari dimisioa aurkezteko eskatu dio Carlos Iturgaizek
Eurodiputatuen babaesa jaso du Iturgaiz lehendakarigaiak, eta Europak ezartzen dituen zubiak suntsitzea leporatu dio Urkulluri.
2020/07/03 - 22:40
Alternatiba bakarra hiruko gobernua dela azpimarratu du Gorrotxategik
Urkulluri erantzunez, Gorrotxategik Confebasken interesen ordez, herritarren gehiengoarenak defendatzen dituen oro dela ezkertiarra defendatu du.
2020/07/03 - 22:34
Autokritikarik ez egitea leporatu dio Maddalen Iriartek Urkulluri
Koronabirusaren krisian Osakidetzako langileek aritu behar izan duten egoera aurpegiratu dio Iriartek Urkulluri.
2020/07/03 - 22:29
Gazteak kontuan hartzen dituen programa bat prestatu duela defendatu du Urkulluk
Leixuri Agirrezabalagak, Bizkaiko zerrendaburuak, adierazi duenez, gizartea kohesionatuko duen kirola defendatzen du EAJk.
2020/07/03 - 19:27
BPGaren % 40 baino gehiago den industria jasangarri baten alde egin du EAJk
EH Bilduk egoitzak izan ditu hizpide; Elkarrekin Podemos-IUk, klima-krisia; PP+Cs koalizioak, familiak; PSE-EEk balizko Gobernu-itunak; eta Equo Berdeakek, osasun publikoa.
2020/07/03 - 16:45
Gaztediaren euskal legea bultzatuko duela iragarri du Idoia Mendiak
Lege berri honen helburua benetako emantzipazioa bultzatzea da, etxebizitza bat eskuratzeko lan duina edukitzea bermatuz.
2020/07/03 - 16:37
Familiei zergak jeisteko momentua dela aldarrikatu du Carlos Iturgaizek
Krisi honen alde gogorra pairatzen ari direnentzat laguntza plan integrala proposatu du Carlos Iturgaizek.
2020/07/03 - 16:30
Klima aldaketari aurre egiteko ezer ez egitea leporatu die jeltzaleei Gorrotxategik
EAJk Zaldunbordan eraiki nahi duen merkatalgune erraldoiak ondorio ekonomiko larriak izango dituela ohartarazi du Elkarrekin Podemos - IUk.
2020/07/03 - 16:18
125.000 pertsonak baino gehiagok eskatu dute posta bidezko botoa, erroldaren % 7,3k
Lurraldez lurralde, Araban posta bidezko 16.114 boto erregistratu dira, Bizkaian 77.067 eta Gipuzkoan 32.074. 2016ko hauteskundeetan posta bidez bozkatzeko 52.365 eskaera izan ziren.
2020/07/03 - 16:18
Erronka berriei aurre egin behar diela Euskadik adierazi du Iñigo Urkulluk Hernanin
Industria politikarako 7 konpromiso aurkeztu ditu, tartean enpresa traktoreen tokiko errotzea bermatzea, partaidetza publiko-pribatuko funtsen bidez.
2020/07/03 - 03:46
ETB1eko hauteskunde debatea
EAEko hauteskunde kanpainako lehen eztabaida, ETB1en.
2020/07/03 - 03:28
Iñigo Urkulluren 'urrezko minutua' (EAJ)
Iñigo Urkulluren azken mezua, ETB1eko hauteskunde debatean.
2020/07/03 - 03:24
Maddalen Iriarteren 'urrezko minutua' (EH Bildu)
Maddalen Iriarteren azken mezua, ETB1eko hauteskunde debatean.
2020/07/03 - 03:18
Miren Gorrotxategiren 'urrezko minutua' (Elkarrekin Podemos-IU)
Miren Gorrotxategiren azken mezua, ETB1eko hauteskunde debatean.