EITB Focus
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Boto duala: Horrela aldatzen dira botoak hauteskundeen arabera

Silvan & Miracle enpresak azken EITB Focus inkestaren datuak aztertu ditu.

(Foto de ARCHIVO)

Una urna electoral en la Universitat de Barcelona



LORENA SOPÊNA / EUROPA PRESS / CONTACTOPHOTO

01/1/1970
Hauteskundeen artxiboko irudia. Argazkia: Europa Press

Silvan & Miracle enpresak azken EITB Focus inkestaren inguruan egindako azterketak jasotzen duenez, Euskadin boto dinamikak aldatu egiten dira hauteskundeen arabera. Boto duala deitzen zaio fenomeno horri.

Euskal hautesleek Legebiltzarrerako azken hauteskundeetan eman zuten botoa eta balizko hauteskunde orokorretan emango omen duten botoa aztertuz gero, dinamika nabarmenak ondorioztatu daitezke.

PSOEk EAJren, EH Bilduren eta Podemosen hautesleen botoak jasotzea lortzen du. Silvan & Miracleren arabera, hauteskunde autonomikoetan alderdi horiek aukeratu zituzten, baina hauteskunde orokorretan PSOEren aldeko hautua egingo dute.

Euskadin egin ziren azken hauteskunde orokorretan ere gertatu zen fenomeno hori. Hala ere, transferentzia horrek ez ditu emaitza onak bermatzen, PSOEren barnean zalantzati ugari omen daudelako (hautesleen % 15 inguru) eta EAJk ere boto ugari jasotzen dituelako.

Jeltzaleek, bestalde, boto sozialistaren zati bat bereganatuko omen dute, baita PPko hautesleen babesa ere. Silvan & Miraclek dioenez, azken dinamika hori benetan interesgarria da: “Alderdi Popularraren Euskadiko boto-emaileak gutxi identifikatzen dira Feijoorekin, eta badirudi erreferentziazko lidergoa falta dela”.

EH Bilduk ditu hautesle fidelenak. Datuen arabera, aurreko hauteskundeetan koalizioa babestu zutenen % 90 inguruk babestuko dute berriz ere. Leialtasun maila altu horri esker, EH Bilduk du barne egonkortasun handiena.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X