TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Israelek Global Sumud Flotilla geldiarazi du, EITB Focus eta EITB Maratoiaren aurkezpena

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Israelek atzemandako ontzietako bat. Agentzien bideo batetik lortutako irudia

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko urriaren 2an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

Global Sumud Flotilla: Israelgo Armadak mehatxua bete eta Global Sumud Flotillako ontziak geldiarazi ditu, Gazako kostaldetik ehun kilometro eskasera. Gutxienez 13 ontzi geldiarazi ditu, guztira 200 ekintzaile inguru. Flotillako kideek salatu dutenez, era bortitzean, nazioarteko uretan atzeman dituzte. Hala ere, Saif Abukeshek bozeramaileak zehaztu du oraindik 30 ontzi Gazara bidean doazela. 

EITB Focus: EITB Focusen azken atalak euskal autogobernuari buruz galdetu die euskal herritarrei. Horrela, % 43,3k egungo Gernikako Estatutua hobetzearen alde egin dute,  % 20,6k aukeratu dute Gernikako Estatutua bere horretan mantentzea aukeratu dute. Hala ere, autogobernua ez dago herritarren kezka nagusien artean, bai, ordea, etxebizitza, osasuna eta herritarren segurtasuna. 

- EITB Maratoia: 2025eko EITB Maratoiaren nondik norakoak aurkeztu ditu EITBk, Bilboko egoitzan. Hain justu, 26. urteurrena ospatuko du aurten EITBren elkartasun maratoiak. 

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X