Aburtok Aste Nagusiko jaien balantze positiboa egin du
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak Bilboko Aste Nagusiaren balantze positiboa egin du, jai-giroa "protagonista nagusia" izaten ari baita. Hala adierazi du gaur, ostirala, Radio Euskadiko Boulevard saioan egin dioten elkarrizketan.
Jende andana ibiltzen den lekuetan ohikoa den legez, erasoak, ebasketak eta lapurretak ere egon dira, noski, baina, delituren baten biktima izan diren pertsonentzat "hain positiboa ez bada ere", jai-giroa eta ondo pasatzeko gogoa nagusitzen direla esan du Aburtok.
Iazko datuekin alderatuta, ia % 50 egin du gora atxilotuen kopuruak; "inoiz baino atxilotu gehiago daude", zehaztu du Aburtok. Hala ere, alkateak azpimarratu du hori ez dela krimenen hazkundeagatik, baizik eta polizia kopuru handiagoa eta segurtasun-dispositibo gehiago daudelako.
Bilboko Konpartsek poliziaren gehiegikerien aurka egindako salaketa publikoari buruz galdetuta, Aburtok argi utzi du "gai delikatuegia" dela "polizia eta lapurretara jolasteko", eta ziurtatu du kaleetan poliziaren presentzia handitzearen arrazoia "herritarrek hala eskatzen dutelako" dela.
"Udalak izugarrizko ahalegina egin du inoizko plantillarik handiena izateko, hori baita herritarren kezka nagusietako bat", adierazi du Aburtok. Guztira, 900 udaltzain ari dira lanean Aste Nagusian herritarren segurtasuna bermatzeko.
Hori bai, txosnetan pixa egiten harrapatu zituzten zerbitzuz kanpo zeuden bi udaltzainen inguruan izandako gertakaria baieztatu du, eta zigortu egingo dituztela esan du, "diziplina-espediente bat izango dute".
Udal tasak eta zergak datorren urterako % 3ko igotzeko erabakiari dagokionez, Aburtok esan du udalak erabaki hori hartu behar izan duela zergak hiru urtez izoztuta egon ondoren, kalitatezko zerbitzu publikoei eusteak "ikaragarritako kostua" suposatzen duelako. "Ahalegin handia egin dugu aurrekontu berarekin zerbitzu berdinak, eta gehiago, ematen jarraitzeko, baina hiru urteren ondoren, igoera beharrezkoa da" azaldu du alkateak.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gazte batzuek Felipe VI .a erregearen irudi bati burua moztu ziotela eta
Gertakariak igandean jazo ziren, Ernaik faxismoaren kontra deitutako martxan. Donostiako alkateak eta Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak ekintzok gaitzetsi dituzte.
Anduezak, estatutu berriaz: "Adostu beharrekoa Konstituzioaren barruan egongo da"
Halaber, jeltzaleei beste abisu bat ere helarazi die: EH Bildurekin hizkuntza eskakizunen inguruan akordioa sinatzea "oso larria" izan zela eta halako "leialtasuna eza" ezin dela errepikatu esan die.
PSOEk irabaziko lituzke hauteskunde orokorrak CIS inkestaren arabera, Ceutako krisiaren ostean bi puntu jaitsi arren
Iraileko CIS inkestak aurreikusi du PSOEk botoen % 31 lortuko lukeela, PPk % 25,5 eta Voxek % 16,6. Alderdi Popularrak lau hamarren egingo luke behera; ultraeskuinak, berriz, 1,3 puntu gora. Halaber, EH Bildu EAJren aurretik geldituko litzateke, hurrenez hurren, botoen % 1,3 eta 0,7 lortuta.
Chivitek agerraldia egingo du asteazkenean Nafarroako Parlamentuan, Belateko obren geldialdia dela eta
Legebiltzarreko Mahaiak premiazko bilkura finkatu du oposizioko hainbat taldek eskatuta, lanak erabat geldirik daudela eta 8,5 milioiko gainkostuaren ordainketa juridikoki blokeatuta dagoela.
Donostiak lore eskaintza batekin omendu ditu frankismoaren biktimak Memoria Historikoaren Egunean
Jon Insausti alkateak ekitaldian azpimarratu du "Donostia erreferentea da memoria demokratikoan", eta berretsi du gerraren eta diktaduraren ondorioz indarkeria, errepresioa eta erbestea jasan zutenei errekonozimendua eta ordaina emateko konpromisoa dutela.
Segurtasunaren gaineko azterketa sakona aldarrikatu du Diez Antxustegik, alarmismoetatik aldenduz
ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan, Joseba Diez Antxustegi EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi duenez, beharrezkoa da EAJk eta PSEk eskatutako batzar monografikoa egitea.
Lander Martinez: "Egia da aurrekontuak aurkeztu egin behar direla, eta gu horretan tinko egongo gara"
Sumarreko diputatuak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan nabarmendu du PSOEri beren eskariak mahai gainean jartzeko lanean ari direla. "Aurrekontuak aurrera joaten ez badira, pentsatu beharko dugu zer egin, baina aurrera ateratzen ditugun gauzekin uztailera arte heltzeko moduan gaude", adierazi du.
Pradalesek "erantzukizuna" eskatuko die alderdiei ostegun honetan, nazioartean dagoen ziurgabetasunari aurre egiteko
Lehendakariak gatazka geopolitikoen, inflazioaren eta eraldaketa teknologikoaren testuinguruan kokatuko du politika orokorreko osoko bilkura, eta euskal eredua defendatuko du zerbitzu publikoak, ekonomia eta ongizatea indartzeko bide gisa.
Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko osoko bilkura, zuzenean
09:30etatik aurrera, Eusko Legebiltzarrak ikasturte politikoari hasiera emateko osoko bilkura egingo du.
Albiste izango dira: lehendakaria ELArekin eta LABekin bilduko da, oposizioak irabazi du Suedian eta Euskal Zinemaren Galaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.