Bilboko Udalak % 3 igoko ditu udal tasak eta zergak 2024an
Bilboko Udalak % 3 igoko ditu tokiko erakundearen menpe dauden 2024ko zergak eta tasak. Pandemia tarteko, hiru urtez izoztuta egon dira zergak. Datorren urteko igoera horrekin, 5,2 milioi euro batuko ditu Udalak.
Udalak gobernu batzordearen bileran onetsi du tasak eta zergak eguneratzea, Udalak eskaintzen dituen "zerbitzuen kalitateari eusteko". Izan ere, kostuek gora egin dute, lehengaiak garestitzeaz gain, energia krisiaren eta lan-kostuen garestitzearen ondorioz.
Marta Ajuria Ogasun zinegotziak ohar baten bidez azaldu duenez, "eguneratze honek ez du berdinduko ematen ditugun zerbitzuetan izan den kostu emendatzea, hala ere, nahi dugu ahalik eta txikiena izatea herritarrei ekarriko dien eragin fiskala". Horrela, ondasun higiezinen gaineko zerga (OHZ) batez beste euro bat eskas garestituko dela azpimarratu du. Adibide aipatuta, urteko garestitzea 3 eurokoa izango da Uretamendin, 5 eurokoa Begoñan eta Otxarkoaga-Txurdinagan, eta 6 eurokoa Deustun.
Berrikuntzen artean, berreskuratu egingo dute kide anitzeko familientzako OHZaren hobaria, eta ehunekoak ere bereizi egingo dira katastro-balioen arabera, salbu baliorik handienekoen kasua. Udalaren kalkuluen arabera, 1.500 familia ingururi egingo die mesede neurriak.
Horrez gain, orain arte egiten ez bazen ere, pisu turistikoei etxebizitza hutsen gaineko errekargua (% 25) aplikatuko zaie. Halaber, Zorrotza Puntan ikus-entzunezkoen ekoizpenarekin zerikusia duten instalazioak eraikitzeko neurriak hartuko dituzte.
Igoeren artean bada salbuespena: ostalaritzaren kasuan, eutsi egingo zaie terrazen gaineko tasei, baita espazioa okupatzen denean (aldamioak edo hesiak jarrita) kobratzen diren tasei ere.
EAEn tasak igo dituen bigarren hiriburua da Bilbo. Hilabete hasieran, Donostiako Udalak antzeko igoera iragarri zuen: % 4 garestitu zituen Higiezinen eta Zirkulazio zergak, eta % 5 ur eta hondakinen tasa eta TAO zerbitzua.
Zure interesekoa izan daiteke
Testa funtsak 500 familia kalean utzi nahi dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Iruñean
Etxebizitza horiek parke publikoaren parte izatera pasatzeko eskatzen dute bizilagunek. Manifestazioa urriaren 17an izango da, 17:30ean, Baluartetik abiatuta.
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.