Zazpikaleak Bilbo
Bilboko Zazpikaleetako 120 bat saltoki kaltetu dira larunbateko euri erauntsiaren ondorioz
Dena dela, Zazpikaleetako Merkatari, Ostalari eta Enpresen Elkartearen ustez, kaltetuak gehiago izan daitezke. Kalteak tarteko, saltoki batzuk ezin izan dituzte zabaldu.
Euri erauntsia izan zenean Zazpikaleetako arketa "gehienak garbi" zeudela esan du Aburto alkateak
Alkateak azaldu du zaparrada "izugarriak" izan zirela 19:00etatik 21:00etara, eta estolderia ez zela "gai izan" ur guztia ateratzeko. "Nik ditudan datuen arabera, arketa gehienak ondo zeuden, garbi", esan du.
Argindar sorgailu bat matxuratu da eta Zazpikaleetako hainbat gune argi barik utzi ditu
Bart gaueko zaparradek utzitako triskantza garbitzeko lanetan erabilitako argindar sorgailu batek matxura izan du gaur Zamudioko Atean, eta horren ondorioz, Bilboko Zazpikaleetako hainbat gune argindar barik geratu dira.
Bilboko Zazpikaleak, urak hartuta, bart gaueko erauntsiaren ondotik
Ura belaunetaraino zutela, herritarrak ezinean kalean; biltegiak eta dendak urez gainezka... Ekaitzak utzitako triskantza garbitzeko jo eta ke ibili dira larrialdi zerbitzuak.
Giro bikaina Bilbon, Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko partidaren atarian
Euskal Selekzioak Palestinaren aurka jokatuko du gaur, Bilbon. Zazpikaleetan, giro bikaina izan da goizean goiz, aldarriak eta elkartasuna protagonista.
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, bost edukiontzi, auto bat, farol bat eta lonja bat erretzea egotzita
Udaltzaingoak hainbat suteren ustezko egilea atxilotu du, Amadeo Deprit kalean sute bat piztu ostean.
'Parar la Guerra' plataformak Gazaren kontrako sarraskia gelditzeko elkarretaratzeak egin ditu Euskal Herriko hainbat udalerritan
Gazaren kontrako sarraskia gelditzeko elkarretaratzeak egin ditu gaur 'Parar la Guerra plataformak' Euskal Herriko hiriburuetan eta hainbat udalerritan. Bilbon, ehunka lagun bildu dira Areatzan, eta "behin betiko su-etena" eskatu dute bertan.