Hiriburuetako etxebizitza turistikoak erdiguneetan pilatzen dira
Hiriburuak lehen postuetan daude etxebizitza turistikoen kopuruari dagokionez, eta oso ulergarria da, biztanle gehien duten udalerriak baitira, baina etxebizitza turistikoak auzo zehatz batzuetan kontzentratzen dira. Sektore turistikoaren herena dira, turistentzako hiru plazatik bat etxebitiza turistikoa baita, eta ia erdiak (% 48) Hego Euskal Herriko hiribururen batean daude.
Donostiak, Bilbok eta Iruñeak hartzen dituzte gehienak, Gasteizen oso gutxi baitaude. Horiek auzo jakin batzuetan biltzen dira, eta auzo horiek hirien erdigunean daude beti: alde zaharrak izaten dira, eta interes turistiko handiena duten lekuetatik gertu daude.
Hiririk populatuena ez izan arren, Donostiak ditu etxebizitza gehien: 1.286. Erdialdean daude gehienak (448), eta Gros (261) eta Parte Zaharra (120) daude zerrendan hurrengo postuetan. Antiguakoekin eta Amarakoekin batera, auzo horiek Gipuzkoako hiriburuko etxebizitza turistikoen % 77,6 biltzen dituzte.
Bilbo da bigarren udalerria zerrendan, 938 etxebizitzarekin. Zazpikaleetan edo Ibaiondo barrutian daude gehienak (261), eta Abando eta Indautxu (202) daude ondoren. Uribarri, Begoña eta Deustu-Ibarrekolanda dira zerrenda osatzen dutenak, eta etxebizitza turistikoen % 83 biltzen dituzte guztira.
Iruñeak mota honetako 563 etxebizitza ditu erregistratuta, baina ez dago auzoen informaziorik. Gasteizen, beste hiriburuekin alderatuta, gutxi daude (88 baino ez), Bermeo (235), Zarautz (209), Hondarribia (165) eta Getxo (160) kostaldeko udalerrien atzetik.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestituko dira litroko gaurtik aurrera, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.