DELITUAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi adin txikiko atxilotu dituzte Burgosen, ahoa estalita eta eskuak lotuta agertu zen adineko emakume baten heriotzagatik

Emakumeari egindako autopsiak agerian utzi zuen arnas gutxiegitasunaren ondorioz hil zela. Ahoa estalita eta immobilizatuta, ezin izan zuen bere egunerokoan erabiltzen zuen oxigeno-aparatua jarri.

Espainiako Poliziak 17 eta 16 urteko bi adingabe atxilotu ditu 83 urteko emakume bat hiltzea egotzita, Burgosen. Emakumea hilda topatu zuten asteartean, ahoa estalita eta eskuak lotuta, bere etxean.

Bi susmagarriak ostiral gauean atxilotu zituzten, eta, goizaldean deklaratu ostean, Burgosko Guardiako Fiskaltzaren esku utzi dituzte. Fiskaltzak adingabeen zentro batean sartu ala ez erabaki beharko du, kautelazko neurri gisa.

Emakumeari egindako autopsiak agerian utzi zuen arnas gutxiegitasunaren ondorioz hil zela. Ahoa estalita eta immobilizatuta egotearen ondorioz, ezin izan zuen bere egunerokoan erabiltzen zuen oxigeno-aparatua jantzi. Gorpuak ez zuen beste indarkeria-zantzurik autopsiaren arabera.

Poliziak azaldu duenez, emakumaren heriotza lapurreta batean gertatu zela uste izan dute hasieratik. Izan ere, agenteak bertaratzean, etxebizitza nahasita aurkitu zuten. Iturri horiek azaldu dutenez, bitxi eta diru lapurretetan ohikoa izaten den desordena zegoen gela batzuetan.

Joan den astearte arratsaldean gertatu zen guztia, Burgoseko Gamonal auzoan, Vitoria kaleko pisu batean. Semeak amarekin bazkaldu ondoren alde egin zuen. Geoago, 18:00etan, zaintzailea agertu zenean, biktimaren gorpua aurkitu zuen.

Emakumea bizi zen etxearen inguruko segurtasun-kamerei esker, ustezko egileak identifikatzea eta atxilotzea lortu du Poliziak eta orain, etxean jasotako DNA laginak atxilotuenekin alderatuko dituzte.

Espainiako Poliziak adierazi duenez, ikerketak zabalik jarraitzen du jende gehiago nahastuta ote dagoen argitzeko. Hipotesia nagusia da bi adingabeak lapurreta egiteko sartu ziren etxean, eta emakumea ahoa estali eta eskuak lotu izanaren ondorioz hil zela.

Agenteek, gainera, lapurtutako urrezko bitxi batzuk berreskuratu dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X