ETXEBIZITZA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ia 8.000 lagunek jasotzen dute hilero alokairua ordaintzeko Gaztelagunek eskaintzen duen dirulaguntza

% 3 egin dute gora emantzipazioa sustatzeko Eusko Jaurlaritzaren laguntza jasotzen duten pertsonen eskariek maiatzetik, Premiazko Neurrien Dekretua onartu zenetik.

Foto de archivo de Pixabay
Gazteak artxiboko irudi batean

18 eta 35 urte bitarteko ia 8.000 gaztek jasotzen dute hilero alokairua ordaintzeko Gaztelagun programaren laguntza. Eusko Jaurlaritzak gazteen emantzipazioa sustatzeko eskaintzen duen dirulaguntza hau % 3 hazi da udaberrian Premiazko Neurrien dekretua onartu zenetik; ondorioz, 228 pertsona gehiago dira orain onuradun.

Denis Itxaso Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda sailburuak Donostiako Zinemaldiaren esparruan eman ditu datu horiek, 'Zinema eta Etxebizitza' zikloaren aurkezpenean. Itxasok nabarmendu duenez, dagoeneko agerikoa da "udaberrian programan egindako aldaketen eragina, eta, bereziki, azken hilabeteetan jasotako eskaerak izapidetzeko prozesua".

Gaztelagun programa urtean 30.000 eurotik behera irabazten duten 18 eta 35 urte bitarteko pertsona gazteei zuzenduta dago, eta gehienez 300 euro eskaintzen ditu hilean alokairua ordaindu ahal izateko. 2019an abian jarri zenetik, 18.000 pertsona gaztek baino gehiagok jaso dute laguntza hau, eta guztira ia 105 milioi euro bideratu dira.

Sailburuaren ustez, "Gaztelagunek erakutsi du zuzeneko laguntza batek alde handia eragin dezakeela milaka pertsona gazteren emantzipazio-erabakietan".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X