Gaztelagun programa: Eusko Jaurlaritzak igo du alokairurako dirulaguntzak eskatzeko diru-sarreren muga
Laguntza eskatzen duten gazteen kasuan, urteko diru-sarreren muga 30.000 eurora igo dute; familien kasuan, 36.764 eurora.
Eusko Jaurlaritzak malgutu egin ditu Gaztelagun programako alokairurako dirulaguntzak jasotzeko baldintzak. Esaterako, igo egin ditu dirulaguntzak eskatzeko gazteek gehienez eduki ditzaketen diru-sarrerak.
Laguntza bakarrik eskatzen dutenen kasuan, urteko diru sarreren muga 27.687 eurotik 30.000 eurora igo dute; familien kasuan, 33.902tik 36.764ra; eta familia ugariak direnean, 36.163 eurotik 39.184ra.
Denis Itxaso Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburuak gaur goizean iragarri ditu Gaztelagun programaren berritasunak, gazteei etxebizitza duina izateko sarbidea erraztea helburu dutenak, Bilbao BBK Live 2025 jaialdiaren testuinguruan.
Errenta-mugarena ez da berritasun bakarra. Diruz lagundu daitekeen hileko alokairuaren zenbatekoaren muga ere igo egin du Jaurlaritzak. Bilbon eta Gasteizen 800 eurotik 900 eurora igo dute, eta, Donostian, 800 eurotik 991,8 eurora, tokian tokiko batez besteko errenta kontuan hartuta.
Gainerako tokietan ere handitu egin dira mugak: 800 euroraino metropoli-eremuetan eta 10.000 biztanletik gorako udalerrietan, eta, 750 euroraino, Euskadiko gainerako udalerrietan.
Etxebizitza partekatzen duten gazteek (gehienez bi bizilagun) laguntza eskatu ahal izango dute, baina bakoitzak, gehienez, 300 euro jasoko ditu.
Halaber, berrikuntza bezala, partekatutako pisuetan logelak alokatzeko dirulaguntzak eskatu ahal izango dira.
Dekretu berria datorren urtearen hasieran sartuko da indarrean.
Zure interesekoa izan daiteke
Arcelor Olaberriak bere ekoizpena gelditu du lehen aldiz lehortearen ondorioz
Oria ibaiaren emari txikia dela eta, Gipuzkoako plantako labe handiaren jarduera eten behar izan da, eta astearte honetan berrabiarazte-prozesuan dago.
Espainiako Gobernuak Estatutu Markoa onartu du, medikuen babesik gabe eta greba mugagabearen mehatxupean
Euskal Autonomia Erkidegoan, Osakidetzak akordioa itxi zuen joan den uztailean Euskadiko Medikuen Sindikatuarekin. Halere, azken horrek hasieratik garbi azaldu zuen itunak ez duela automatikoki bertan behera uzten udazkenerako deitutako lanuztea.
EAJk eta PSE-EEk zerga-neurrien marko komuna adostu dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako
Neurriak hiru lurralde historikoetarako dira, nahiz eta bakoitzak marko komun hori handitu edo osatu ahal izango duen bere beharren arabera. Araban eta Gipuzkoan, Gobernukide diren bi alderdiek oposizioko talderen baten babesa beharko dute neurriak aurrera ateratzeko.
Arropagintza azkar eta merkearen gaineko zerga berria ezarri dute Frantzian
Sheinek eta Temuk, besteak beste, jantzi bakoitzeko 50 zentimo eta 12 euro arteko zigor-tasak ordaindu beharko dituzte gaurtik aurrera.
Dieselaren prezioaren deskontua 20 zentimora igo da litroko; gasolinaren prezioaren gainekoa, ordea, 5 zentimora jaitsi
Gasolioaren prezioaren gainean ezarritako beherapen fiskala bikoiztu egingo da gaurtik aurrera, eta gasolinaren gainekoa, berriz, erdira murriztu.
Eusko Jaurlaritza abeltzainekin bilduko da berriro arratsaldean, lehortearen eragina aztertzeko
Nekazaritza elkarteek eta sindikatuek, besteak beste, EAE lehorte-eremu izendatzea nahi dute, eta neurri bereziak hartzea. Bilera 16:00etan izango da, Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitza nagusian.
Garamendik (CEOE) uste du “hipererregulazioa” sektore digitalaren “drama handia” dela
Adierazi du gai honetan ez dela komeni eremu publikoa "buru" izatea, enpresen "laguntzaile" baizik.
Nafarroako adinekoen egoitzetako lehen lan-hitzarmena sinatu dute sindikatuek eta patronalak
Bost urte baino gehiago negoziatzen eman ondoren, gaur izenpetu dute hitzarmena sindikatuek eta patronalak. 5.000 langileri baino gehiagori eragingo die itunak.
Argindarraren faktura %19 garestitu da abuztuan, eta 2022tik izan duen mailarik altuenera iritsi da
Bero-boladetako eskariaren gorakadak eta gas naturalaren prezioaren igoerak erabiltzaileen batez besteko ordainagiria 14 euro inguru garestituko dute.
Asteartean jarriko da indarrean dieselaren prezioaren gaineko 20 zentimoko beherapena
Orain arte litroko 10 zentimo merkatzen zen. Erregaiaren garestitzeari aurre egitea da neurriaren helburua, uztailean % 15,7koa izan baita.