“Txakun txakür” jolasetik jokora
Eskolako patioan jolasten diren umeek rol oso jakinak jokatzen dituzte jolasean ari direla; liderrak, jarraitzaileak, baztertuak edo behatzaileak dira, eta hala erakusten ditu Elsa Oliarkj-Ines zuberotar zinemagileak, “Txakun txakür” Donostiako Zinemaldiko Zinemira atalean aurkeztu duen filmean.
Kamera haurren neurrira jaitsi du zuzendariak, 68 minutuko lanean, eta zortzi urtez filmatu ditu Añeta, Elaia, Luija, Lüka, Kattina, Eloisa eta Sohüta herriko Eperra ikastolako beste hainbat neska-mutilen ibilerak.
Zer botere joko gertatzen dira eskolako patioan, ume jolasetik batere ez duten botere demetan? Galdera horren gainean altxatu du Oliarj-Ines zuberotar zinemagileak bere filma, eta kamera aurrera ekarri ditu bere eskola izan zeneko ikasleak.
Filmaren lehen erdi indartsu eta gordinean, umeen botere dinamika basatiak jaso ditu kameraren bestaldetik beha ari dela eta umeei zenbait galdera eginez. Bazterkeriaren, krudeltasunaren, indarkeriaren eta lotseria edo beldurraren lekukoak izango gara hasiera honetan, zinemagileak ume taldean txertatzen gaituenez gero.
Filmaren bigarren erdian, jolasa agertuko da berriz, erritua, botere jokoak desaktibatzeko eta beste mundu posible batzuk asmatzeko tresna gisa. Zati lirikoago horretan ikusiko dugu non gurutzatzen diren errealitatea eta fikzioa, jokoa eta jolasa, eta nola eragin dezakeen batak bestean.
Beste zenbat alderdi azpimarragarri utziko dizkigu filmak, gainera, hala nola zinemagileak zilegitasunik ote duen ekintza bidegabeetan parte hartu gabe filmatzen jarraitzeko edo nola eragiten digun grabatzen ari zaizkigula jakiteak.
Euskal Zinemaren Irizar saria lortzeko hautagaietako bat da “Txakun txakür”.
Elsa Oliarj-Ines zuzendaria
Zure interesekoa izan daiteke
'Ghost in the Cell' filmak irabazi du Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko film luzerik onenaren saria
Ikusi, primizian, "Hermanas" filmaren trailerra
Urkijok, "Hiru olatuak" filmari buruz: "Egin dudan pelikularik handiena da"
Patrick Stewart 'Star Trek' unibertsoko aktore ospetsua hil da
"La bola negra"-k Oscarra(k) lortuko bal(it)u…
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da