Zinema

2026/09/22 - 09:16

Zer da euskal zinema?

Ez da erraza euskal zinema definitzea, euskalduntasuna definitzea bezain ariketa zaila da, eta eztabaida puri-purian dago. Zinemagintzan diharduten hainbat pertsonari galdetu diegu beraientzat zer den euskal zinema. Hona, Ekain Albite eta Aitor Gametxo zinemagileen, Itziar Ituño aktorearen, Jose Luis Rebordinos Zinemaldiaren zuzendariaren, Carlos Muguiro EQZE zinema eskolaren zuzendariaren, Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiaren zuzendariaren eta Igor Legarreta zinemagilearen iritzia.

2026/09/21 - 10:40

"Agur esan barik" Gatiburen agur biraren dokumentala aurkeztu dute Zinemaldian

25 urteko ibilbidearen ondoren, Gatibu rock-taldeak agur esan zien agertokiei abenduaren 13an, kontzertu jendetsu batekin, BECen. Jabi Elortegi zinemagileak zuzenduta, dokumentalak azken biraren gaieneko kontakizuna egiten du, une erabakigarriez eta emozioz beteriko pasarte intimoez josita. Biraren kronika soilaz harago, filmak denboraren joanaz, eraldaketa pertsonal eta kolektiboaz, heldutasunaz eta agur esaten jakitearen garrantziaz hausnartzen du. Zinemira sailean aurkeztu dute.

2026/09/19 - 23:11

David Lynch gogoan izan du Naomi Wattsek Donostia Saria eskuratzean

Oso hunkituta, eskerrak eman dizkio Donostiako Zinemaldiari saria hau emateagatik. Txikitatik amets egiten zuela antzezle izatearekin nabarmendu du eta ezezko askoren ostean, David Lynchek ireki zizkiola ateak, “Mulholland Drive” filmarekin. “Zinema da dagoen arterik ederrena eta inoiz baino gehiago behar dugu istorioak konta diezaguten”, hausnartu du, eta 40tik gorako emakumeen presentzia ere aldarrikatu du bere esker hitzaldia amaitzeko (euskarazko itzulpena bere hitzen gainean).

2026/09/19 - 20:54

"El confidente", urtarrilean estreinatuko duen filma, iragarri du Calparsorok Donostian

Egunotan Kursaal ondoan TRAIDOREA hitza zeraman kartela erraldoiaren esanahia argitu dute gaur Daniel Calparsoro zinegile donostiarrak eta Javier Gutierrez aktoreak: "El confidente" Calparsororen azken pelikularen iragarkia da. Polizian infiltratutako ETAko kide baten istorio erreala jasotzen du. Donostian filmatu den pelikula laster estreinatuko dela iragartzeko, lantalde osoak agerraldia egin du Kursaaleko zubian.

« 2 3 4 ... 20 »