Zinema
Patricia Lopez Arnaizek hunkituta jaso du Gure Zinema saria
Zinemaren euskal sektoreak ematen duen Gure Zinema saria jaso du Patricia Lopez Arnaiz aktore gasteiztarrak. Bi goya eta zilarrezko maskor bat dituen aktoreak sariak pilatzen jarraitzen du.
Naomi Watts: "Orain inoiz baino gehiago, zinema istorioak kontatzeko bitarteko indartsua da"
Aktore britainiarrak Zinemaldiaren 74. edizioko bigarren Donostia saria jasoko du larunbat gauean. The Housewife filmeko protagonistaren ustez, "orain inoiz baino gehiago, zinema bitarteko indartsua da istorioak kontatzeko".
Zuzenean: "The Housewife" filmaren prentsaurrekoa, Naomi Wattsekin
Jarraitu zuzenean, 10:35etik aurrera, Donostiako Zinemaldiak Naomi Watts protagonista duen "The Housewife" filmari buruzko prentsaurrekoa. Wattsek gaur gauean Donostia Saria jasoko du.
Zinemaldia, Naomi Wattsen doinura dantzan bigarren egunean
Euskara eta bertsolaritza goratuz eskertu du Donostia Saria Herzogek: "Poeten herriak eman dit saria"
Werner Herzog 84 urteko zinemagile alemaniarrak Donostia Saria jaso du gaur arratsaldean, Kursaalen egin den ekitaldian. Oso hunkituta, euskara, euskal kultura eta, bereziki, bertsolaritza aipatu ditu bere hitzaldian. Ulertu ez arren, bertsoak entzuten dituela esan du eta miresmena sentitzen duela. "Poeten herriak eman dit saria", esan du.
Izarrez bete da alfonbra gorria, 74. Zinemaldia abiatzeko
Zinemaren erakusleiho handi bihurtu da berriro ere Donostia. Urtero bezala, aktoreak, zuzendariak eta euskal gizarteko aurpegi ezagun ugari izan dira irekiera ekitaldian. 229 film ikusi ahalko dira bederatzi egunetan; horietako 31 euskal produkzioak dira, eta 17 Urrezko Maskorraren lehian arituko dira.
Naomi Watts Zinemaldira iritsi da Donostia Saria jasotzeko
Naomi Watts aktore eta ekoizle britainiarrak Donostia Saria jasoko du irailaren 19an, larunbatean, Kursaalen egingo den galan. Gala horretan, The Housewife film luzea aurkeztuko du, Ben Shirinian kanadarrak zuzendutako lehen film luzea.
Zuzenean: Zinemaldiaren irekiera gala
Kursaaletik, zuzenean, Donostiako Zinemaldia abiatuko da.
Ikatzak dena zikintzen du eta nik izan ez zenagatik egiten dut negar
“Inurri itsuak”, bizitza zikina
Igor Legarreta: "Familia baten barne ekaitzak kontatu nahi genituen 'Inurri itsuak' filmean"
Zuzendari leioaztarra arduratuko da Zinemaldiaren 74. edizioko Zinemira saila irekitzeaz "Inurri itsuak" Ramiro Pinillaren "Las ciegas hormigas" eleberriaren pantaila handirako egokitzapenarekin. Urko Olazabal eta Itziar Ituño protagonista dituen filmari buruz hitz egingo dugu berarekin.
Rebordinos, bere azken Zinemaldian: "30 urte daramatzat jaialdian, eta larruazaleko poro guztietatik darit"
Jose Luis Rebordinosek Zinemaldiari agur esango dio aurten. Bere agintaldian jauzi kualitatiboa eman du industrian, urtea osoan zehar dabil orain, eta artxiboa kontserbatzen hasi da. Gainera, euskal zinemak leku nabarmena eskuratu du lehia ofizialean. Zuzendariak esan duenez, aurreko urteetan adina lan egin du, eta jaialdian zehar hunkitu egingo dela onartu du.
Orlando Bloom, Zinemaldira iritsi den lehen zinema-izarra
Aktore britainiarrak Werner Herzogi emango dio ostiralean Donostia Saria. Gaur, 12:30ean zen iristekoa Donostiara, baina aurreikusitakoa baino ordubete beranduago heldu da.
"Los domingos" kanpoan utzita, "La bola negra" jarri du Oscarretarako bidean Espainiako Zinema Akademiak
2027ko martxoaren 14an banatuko dituzte Oscar sariak.
Catherine Zeta-Jones Bilbora itzuliko da irailaren 29an, 'Kill Jackie' telesaila aurkezteko
Telesaila Bilbon, Getxon eta Bardeetan grabatu zen iaz. Horrez gain, EITBren plato berria estreinatu zuten telesaila ekoizteko.
Norma Vilaren 'Salitre' euskal filmak emango dio hasiera Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 37. Asteari
Salitre, Nagore Aranburu eta Haizea Carneros protagonista dituen pelikula, Norma Vilak (Bilbo, 1983) —Jules D. (2016) eta El fin de todas las cosas (2019) film laburren arduradunak— zuzendutako lehen film luzea da.
Euskal zinemak irailaren 22an ospatuko du gala handia, Zinemaldian eta EITBren eskutik
Zinemaldiak ordubete eskasean agortu ditu saio batzuetarako sarrerak
Dagoeneko agortu dira, besteak beste, Sacamantecas eta La bola negra filmak ikusteko sarrera guztiak.
Hasi da Zinemaldiko sarreren salmenta
09:00etan zabaldu da online zein leihatiletan sarrerak erosteko aukera. Sarrerak modu mailakatuan salduko dituzte; horrela, gaur lehen hiru egunetarako sarrerak soilik jarri dituzte eskuragarri.