Oscar Sariak 2027
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Los domingos" kanpoan utzita, "La bola negra" jarri du Oscarretarako bidean Espainiako Zinema Akademiak

2027ko martxoaren 14an banatuko dituzte Oscar sariak.

"Los domingos" filma

Alauda Ruiz de Azuaren Los domingos pelikula

Javier Calvo eta Javier Ambrossi zinemagileen La bola negra pelikula Oscar sarietarako bidean kokatu da, nazioarteko film onenaren saria lortzeko lehian sartu baita, Espainiako Zinema Akademiak gaur iragarri duenez.

Federico Garcia Lorcaren istorio batean ardaztuta dago pelikula. Hain zuzen ere, hiru gizon homosexualen bizitzak ditu oinarri. 

Cannesko jaialdian zuzendaritza onenaren saria eskuratu zuen, eta Oscarretarako hautagaien artean indar handiena zuen filma zen, nahiz eta Rodrigo Sorogoyenen El ser querido eta Alauda Ruiz de Azuaren Los domingos pelikulek ere bazuten horretarako aukera.

Iragarpena Alejandro Amenabar zinemagileak egin du. 2005ean nazioarteko pelikula onenaren golardoa lortu zuen berak Mar adentro filmari esker.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

'Naza', Veneziako Mostra hunkituta utzi duen Gazako sarraskiari buruzko dokumentala

Gazako sarraskia salatzen duen dokumentalak ikus-entzuleak hunkituta utzi ditu ostegun honetan Veneziako Nazioarteko Zinemaldian. Yuval Abraham eta Rachel Szor israeldarrek zuzendutako filmak agente israeldarren testigantzak biltzen ditu, Palestina suntsitzeko eta palestinarrak erailtzeko jarraitutako estrategia militar eta teknologikoaren inguruan. Filma aurtengo Donostiako Zinemaldian izango da ikusgai, Perlak sailaren barruan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X