Norma Vilaren 'Salitre' euskal filmak emango dio hasiera Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 37. Asteari
Salitre, Nagore Aranburu eta Haizea Carneros protagonista dituen pelikula, Norma Vilak (Bilbo, 1983) —Jules D. (2016) eta El fin de todas las cosas (2019) film laburren arduradunak— zuzendutako lehen film luzea da.
Norma Vilak zuzendutako Salitre euskal ekoizpenak emango dio hasiera Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 37. Asteari.
Urriaren 30etik azaroaren 6ra izango da zinema jaialdia, Antzoki Nagusian, Victoria Eugenian eta Donostiako beste agertoki batzuetan. Gainera, Samantha Hudson artistak kontzertua emango du Intxaurrondo Kultur Etxean, urriaren 29an.
Salitre, Nagore Aranburu eta Haizea Carneros protagonista dituen pelikula, Norma Vilak (Bilbo, 1983) —Jules D. (2016) eta El fin de todas las cosas (2019) film laburren arduradunak— zuzendutako lehen film luzea da.
Bere hitzetan, "amatasunaren alde ilunerantz egindako bidaia intimo eta sentsoriala du ardatz filmak. "Joaten uztea ere maitasuna dela onartzeko ezintasunak eragiten duen egonezinetik abiatuta", habia hutsaren sindromea du aztergai pelikulak.
Horretarako, Maiteren istorioa kontatzen du,; bere alaba Nereagatik eta bere itsaski negozioagatik arima ematen duen emakumea. Pelikulan, orain arte zorrotza eta metodikoa izan den errutina kolokan jartzen zaio Maiteri, Nereak Bartzelonara Artea ikastera joateko asmoa duela esaten dionean.
Kontzertua
Bestalde, antolatzaileek ohar baten bidez jakinarazi dutenez, Samantha Hudsonek, aurtengo edizioko kartelaren irudiak, Intxaurrondoko Kultur Etxean emango du lehen kontzertua urriaren 29an, 20:00etan.
Sarrerak irailaren 16an jarriko dira salgai, 11:30ean, DKren leihatiletan eta webgunean, 18 euroan (15 euroan aldez aurreko salmentan).