74. edizioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Orlando Bloom, Marion Cotillard eta Jeremy Irons Zinemaldian izango dira

Werner Herzog eta Naomi Watts Donostia sariaren hartzekodunez gain, besteak beste, Brad Pitt, Noemie Merlant, Martin McDonagh, Cristian Mungiu, Pawel Pawlikowski eta Ira Sachs, epaimahai ofizialaren burua, iritsiko dira Donostiara.

Penélope Cruz y Marion Cotillard EFE 2

Penelope Cruz eta Marion Cotillard Zinemaldira itzuliko dira. Argazkia: EFE.

Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiaren zuzendariak eta Maialen Beloki zuzendariorde eta datorren urtetik aurrerako presidenteak aurtengo edizioaren (74.a) zertzelada batzuk eman dituzte Tabakaleran. 

Zinemaren izaera kolektiboaren boterea aldarrikatzeko eta "Benjamin Netanyahuren gobernua egiten ari den giza eskubideen urraketa programatu eta sistematikoa eta genozidioa gaitzesteko" baliatu duten agerraldian, Zinemaldiaren 2026ko edizioan Donostian izango diren izarrak iragarri dituzte.

Donostian egongo dira Orlando Bloom, Marion Cotillard, Penelope Cruz, Ricardo Darin, Virginie Efira, Lali Esposito, Eduard Fernandez, Dolores Fonzi, Jeremy Irons, Denis Lavant, Vincent Lindon, Urko Olazabal, Rami Malek, Noemie Merlant, Mercedes Moran, Lena Olin, Itziar Ituño, Nahuel Perez Biscayart, Brad Pitt, Tom Sturridge eta Marcelo Subiotto aktoreak.

Zinemagileei dagokienez, beren lanak aurkeztuko dituzte Fatih Akin, Beth de Araujo, Koldo Almandoz, Lukas Dhont, Jesse Eisenberg, Nicole Garcia, Mikel Gurrea, Pablo Larrain, Diego Luna, Valentina Maurel, Oskar Alegria, Martin McDonagh, Tsai Ming-liang, Albert Serra, Cristian Mungiu, Hans Peter Moland, Olivier Nakache eta Eric Toledano, Pawel Pawlikowski, Isabel Coixet, Ira Sachs, Nanni Moretti eta Andrei Zviagintsev zuzendariek. Werner Herzog zinemagile alemanak ere izango da, Donostia saria jaso (Orlando Bloomek emango dio) eta Bucking Fastard bere film luzea aurkezteko; Naomi Watts aktoreak, berriz, J.A. Bayonaren eskutik jasoko du bere Donostia saria. 

Epaimahaiak

Zinemaldiaren 74. edizioko Sail Ofizialeko epaimahaiburua Ira Sachs zinemagile estatubatuarra izango da, eta hauek izango ditu ondoan: Genki Kawamura zuzendari eta gidoigile japoniarra, Catherine Paille gidoigile frantsesa, Alice Braga aktore eta ekoizle brasildarra, eta Patricia Lopez Arnaiz euskal antzezlea, Bill Skarsgård aktore suediarra eta Mike Goodridge ekoizle britainiarra.

Marta Etura aktorea izango da Euskal Zinemaren Irizar sariaren epaimahaiaren burua, eta Maria Pilar Rodriguez ikertzaile eta irakaslea eta Simon Blondeau L'Atalante zinema aretoetako zuzendariordea izango ditu lagun. 

Sarrerak

Zinemaldiaren programazioa irailaren 7an argitaratuko da, eta sarreren  salmenta orokorra igandean, hilaren 13an, hasiko da, 09:00etan. Egun horretan Zinemaldiaren lehen hiru egunetarako sarrerak erosi ahalko dira (irailaren 18, 19 eta 20rako sarrerak). Bestalde, hilaren 14an erosi ahalko dira irailaren 21, 22 eta 23rako sarrerak, baita aurreko egunetan erosgai geratu direnak ere. Azkenik, hilaren 15ean erosi ahalko dira irailaren 24, 25 eta 26rako sarrerak, baita gainerako emanaldietarakoak ere.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X