Urriak 8-18
Gorde
Kendu nire zerrendatik

“Salitre” eta “Las hijas” euskal filmak Sitgesko zinema jaialdiko Sail Ofizialean lehiatuko dira

Norma Vila bilbotarraren lehen film luzea eta Daniel Romero zuzendariak eta Asier Guerricaechevarriak idatziriko thriller psikologikoa, Yune Nogueiras protagonista duena, fantasiazko zinemaren Kataluniako udalerriko jaialdian estreinatuko dira.
Haizea Carneros en "Salitre"
"Salitre"

Salitre Norma Vilaren lehen film luzea eta Las hijas Daniel Romeroren pelikula Fantasiazko Zinemaren Kataluniako Nazioarteko Jaialdiko Sail Ofizialean lehiatuko dira, jaialdiaren antolatzaileek gaur iragarri dutenez. Bi pelikulok EITBren parte-hartzea dute.   

Salitre thriller psikologikoak habia hutsaren sindromea eta galeraren aurreko beldur bizia aztertzen ditu, “begirada femenino, garaikide eta desmitifikatzaile batetik”. Pelikularen protagonistak Nagore Aranburu eta Haizea Carneros (Ilargi guztiak, Sacamantecas…) aktoreak dira, banatzear dauden ama-alaba batzuen gorputzean.  

“Kezka oso jakin bat da pelikularen iturburua: maitasunak alde egiten uztetik ere baduela onartzeko ezintasuna”, azaldu du Vilak.

Filma

“Salitre": habia hutsaren sindromea aztertzen duen thriller psikologikoaren lehen irudiak

EITB

Norma Vilak zuzendu eta Nagore Aranburu eta Haizea Carneros protagonista dituen Salitre euskal filma thriller psikologiko bat da, "begirada femenino, garaikide eta desmitifikatzaile batetik" habia hutsaren sindromea eta galeraren aurreko beldurra aztertzen dituena.

Filmak EITBren parte hartzea du. 

Iragarkia
Nagore Aranburu aktorea, "Salitre" filmean
18:00 - 20:00

Las hijas, Daniel Romero espainiar zuzendariak Bizkaian filmatutako pelikula, thriller psikologikoa da, eta zuzendariak berak eta Asier Guerricaechevarria bilbotar gidoilariak idatzi dute. Ana 20 urteko emakumearen (Yune Nogueiras) istorioa du kontagai; gau batez, bahitu egingo dute.  

Bahiketaren biharamunean, basoaren erdian dagoen etxe batean esnatuko da, beste hiru neskarekin batera. Han, bizikide berri horiek bahitzailearen alabak balira bezala portatzen direla ikusiko du, eta, nahitaez, beraiek bezalakoa izateko bidean dagoela.

EITBren parte-hartzea duen antzeztaldean, Edurne Azkarate, Jone Laspiur, Ainhoa Larrañaga eta Ainara Elejalde daude, baita Karra Elejalde ere.

Marché du Film

“Las hijas”: Alabak Cannesen daude

Natxo Velez | EITB

Yune Nogueiras protagonista duen filma thriller psikologiko bat da, Daniel Romero pelikularen zuzendariak eta Asier Guerricaechevarria bilbotarrak idatzia. Marché du Film topagunean parte hartzen ari da Cannesen, salmenta agenteen, banatzaileen eta jaialdietako programatzaileen faborearen xerka. 

Iragarkia
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X